Zer nahi duzu kontatzea?

Zer nahi duzu kontatzea?

2 min.

Zer nahi duzu kontatzea?

Zertaz hitz egingo dizugu blog honetan edo gure gizarte-sareetan? Zer nahi duzu kontatzea? Horixe jakin nahi genuke eta galdera honekin gatoz zuongana, gure bezero eta irakurleongana. Ez gatoz eskatzera soilik, ostera. Emateko prest ere bagaude. Parte hartzen duzuen guztion artean Benq “tablet” bat zozkatuko dugu.

Tablet BQ LABORAL Kutxan atsegin dugu zuri entzutea. Horri esker, gure lana pixka bat hobe dezakegu egunez egun. Blog hau sortu zen gure entitatean konfiantza duzuen guztiengandik hurbilago egoteko eta bankari eta aseguruei buruz dakigun guztiaren inguruko informazio baliagarria eskaintzeko. Ez da zeregin erraza, baina, norbaitek idazteko lanari ekiten dion bakoitzean gertatzen den bezala, zailagoa da zer kontatu erabakitzea kontatzea baino. Azken batean, adituak gara gai horietan. Apaltasuna alde batera utzita, asko dakigu. Baina ez dugu asmatzen beti interesatzen zaizuen gaiak aukeratzean.

 Jakina, badakigu jorratu ditugun gaien artean zein izan duzuen gogokoena. Iaz argitaratu genituen artean, online bankak urrezko eta zilarrezko dominak irabazi zituen. Brontzezko dominaren irabazlea urteroko betebehar gogaikarria izan zen: errenta-aitorpena. Post honetan ikus dezakezue zer gaik lortu zituzten gure blogeko lehen hamar postuak.

 Baina hori ez da nahikoa. Estatistikek zera esaten digute soilik: guk landutako gaietatik zein izan diren interesgarrienak zuentzat.  Baina ziur gaude beste hainbat gai daudela bankari, asegurei eta horien inguruko gauza guztiei buruz, bururatu ere egin ez zaizkigunak.

 Lagunduko diguzu aurkitzen? Erantzun inkesta labur honi. Eta laburra esaten dugunean, ez da hitz egiteko modu bat. Bi galdera besterik ez ditu: zure iradokizuna eta zure telefonoa (tableta tokatzen bazaizu, horren berri emateko). Zozketa otsailaren 17an egingo da eta, gero, jasotako datu pertsonal guztiak ezabatu egingo ditugu.

 Eskerrik asko hobetzen laguntzeagatik.


Zein da zure erreakzioa?