Zer produktu kontrata daitezke Caja Laboral Neten?

Zer produktu kontrata daitezke Caja Laboral Neten?

2 min.

Zer produktu kontrata daitezke Caja Laboral Neten?

CLNeten bidez, zure kontuak kontsultatu eta banku-eragiketak egiteaz gain, Euskadiko Kutxaren produktu eta zerbitzu batzuk kontrata ditzakezu, inora joan gabe eta sukurtsaleko ordutegiaren mende egon gabe. Jakin nahi duzu zein diren?

Euskadiko Kutxaren banka elektronikoan aurrezki-produktuak, finantzaketa-produktuak, txartelak, aseguruak eta beste hainbat zerbitzu kontrata ditzakezu, hala nola postamail, mugikorreko alertak eta erosketa elektroniko segurua.

[caption id="attachment_3007" align="aligncenter" width="600" caption="Nola kontratatu produktu eta zerbitzuak Euskadiko Kutxaren banka elektronikoan"]Nola kontratatu produktu eta zerbitzuak Euskadiko Kutxaren banka elektronikoan[/caption]

Aurrezki-produktuak

Aurrezteko asmoa baduzu, honako produktu hauek kontrata ditzakezu CLNeten:

Horrez gain, burtsan jarduteko balore nazionaleko kontuak ireki ditzakezu.

Finantzaketa-produktuak

Mailegu bat behar baduzu, honako aukera hauek dituzu eskura CLNeten:

  • Dispón mailegua, emanda baduzu.
  • Kreditua txarteletik kontura eramatea.
  • Erosketa geroratua.

Txartelak

Euskadiko Kutxaren txartel batzuk CLNeten kontrata daitezke, horiek edukitzeko baldintzak betez gero:

Zerbitzuak

Aipatutako produktuak ez ezik, etxetik eroso-eroso kontrata ditzakezun zerbitzuak ere jartzen dizkizu eskura Euskadiko Kutxak.

  • Postamailen bidez, egunero sortzen den banku-informazio guztia posta elektronikoaren bidez jaso dezakezu. Informazioa azkar eta eroso jasotzeaz gain, papera aurrezten eta, ondorioz, ingurumena zaintzen ere lagunduko duzu.
  • Mugikorreko alertak. Zerbitzu hori kontratatzen baduzu, zure kontu eta txarteletan egindako mugimendu garrantzitsu bakoitzaren berri emango dizugu SMS baten bidez.
  • Erosketa elektroniko segurua. Gero eta saltoki elektroniko gehiagok segurtasun-sistema osagarria ezarri dute, bai saltokia bai txartelaren titularra egiaztatzen dituena. Linea bidezko dendetan erosteko nahitaezkoa da zerbitzu hori aktibatzea.
  • Automobil-aseguruak. Zuzenean CLNeten bidez eska diezaiokezu Lagun Arori.
  • PRO Aseguruak, autonomoentzat.
  • Ordainketa-deskontuak: Enpresek, hornitzaileei ordaintzeko 3.000 €-tik gorako muga eta ordainketa aurreragarriak badituzte, transferentziaren modalitatean dauden bezeroen ordainketak deskonta ditzakete zuzenean, lehen pantailatik.

CLNet konturik ez baduzu, Euskadiko Kutxako zure ohiko sukurtsalean eman dezakezu alta, eta hasi banka elektronikoa erabiltzen. Gainera, azaroan zehar beren kontuan sartzen diren erabiltzaileek bi iPad 2ren zozketan parte hartuko dute.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak