Zergatik eta zertarako behar da ehorzketa-asegurua?

Zergatik eta zertarako behar da ehorzketa-asegurua?

2 min.

Zergatik eta zertarako behar da ehorzketa-asegurua?

Badaukazu ehorzketa-asegururen bat? Pentsatu duzu inoiz behar duzula? Behar bada ez zara horretan pentsatzen jarri baina baditu bere abantailak. Momentu gogorrean paper kontu deserosoak eta diru gastu handiak egitea saihestuko duzu. Eta LABORAL Kutxaren aseguruak, gainera, laguntza psikologikoa eta etxerakoa eskaintzen ditu. Arrazoi bat baino gehiago dago halako aseguru bat egiteko eta gaur horri buruz hitz egin nahi dizugu.

Ardura gutxiago eta lasaitasun ekonomiko gehiago

Hasteko, ehorzketa-aseguruak paperei dagozkien burukominak kentzen ditu. Horixe da lehen abantaila. Aseguru batekin, ez da zertan ehorzketa-etxearekin edo Administrazioarekin ezelako paper-konturik egin behar. Eta hori gauza handia da familiarentzat eta hildako pertsonaren ingurukoentzat.

Ekonomiaren ikuspuntutik ere asko irabaziko dugu. Izan ere, ez da gastu txikia. 2013an, OCUren ikerketa batek, zera adierazi zuen, Espainiako Estatuan 3.545 euro kostatzen dela, batez-beste, ehorzketa egitea. Lurraldeen artean alde handiak daudela ere frogatu zuen, baina Iruñea, Bilbo eta Donosti hortxe daude, 3.000 eurotik gorako hirien artean. Hortxe aseguru bat egiteko bigarren arrazoia. Asegurua egin duen pertsonaren hurbilekoek ez dute dirurik jarri beharko une latz horretan.

Aseguruaren abantailak ugaldu egiten dira heriotza etxetik urrun gertatu denean. Atzerritik hildakoa ekartzea enbarazu handia izaten da eta tentsio zein buruhauste ugari sor ditzake. Aseguruarekin, ostera, gastu eta ardura guztiak, aseguru etxearen bizkarrera doaz, munduko edozein lekutik.

Etxerako laguntza eta psikologikoa: LABORAL Kutxan baino ez

Gastuak eta paper-kontuak ez dira heriotzak eguneroko bizitzara dakartzen buruhauste bakarrak. Saminaren orduan, litekeena da eguneroko bizitzan laguntza behar izatea. Horregatik LABORAL Kutxan bi berme ditugu, biak esklusiban, aseguru etxe bakarra garelako etxerako laguntza eta psikologikoa ematen. Lehenari esker, etxeko errekaduak eta lanak egiteko pertsona bat jarriko dugu zure esku, dela haurrak zaintzeko edo garbigailua jartzeko.

Eta laguntza psikologikoa hori bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa izan daitekeenez, telefono bat izango duzu zure esku, profesional adituen arreta jasotzeko.

Zer diozu? Emango diozu aukera bat ehorzketa aseguruari? Hitz egin nahi duzu zure aseguru arloko LABORAL Kutxaren adituarekin? Kontutan izan, aseguru hau osagarria dela gure bestelako estaldurekin eta produktuekin. Eta gurekin bi aseguru mota dituzula.

Oinarrizko ehorzketa-asegurua eta prima bakarrekoa

Oinarrizko ehorzketa-aseguruarekin edozein egoera estalita geratuko da eta zure esanetara izango dituzu ardura guztiak bere gain hartuko dituzten profesionalak. Hona hemen aseguru honen ezaugarri eta abantaila nagusiak:
  • Adin ertaineko familientzat pentsatuta dago. Horregatik, familia osoarentzako denez, saria oso prezio onean ateratzen da.
  • Esan dizugun moduan, heriotzaren unean egin beharreko guztian laguntzen du, paper kontu guztiak aseguruaren esku geratzen dira eta familiarentzat abantaila asko ditu.
  • Estaldura esklusiboak ditu, besteak beste, etxeko laguntza, une gogorretan abantaila handia izan litekeena, eta horrez gain, baita laguntza psikologikoa ere, edozein arazorekin lagunduko duten adituen eskutik.
  • Kontratatu nahi baduzu, online kalkulagailua erabili dezakezu eta kontratu ere Sarean kontratatu daiteke.
Bigarren aukera, Prima Bakarreko ehorzketa-asegurua da. Ezaugarri nagusia, urte bakarrean ordain litekeela eta 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzako dela, haien lasaitasuna bermatzeko. Zer-nolako abantailak dituen?
  • Prima bakarrekoa denez, asegurua egin duenak ez du ezertaz arduratu behar.
  • Dirua atera nahi baduzu, egin dezakezu behin lehen urtea beteta.
  • Jarritako kapitalaren balioa %2,5 igotzen da urtero.
  • Aurrekoaren berme berberak eskaintzen ditu baina kasu honetan, poliza pertsonalizatua denez, zure gestoarekin hitz egitea gomendatzen dizugu, zure egoerari moldatutako proposamen bat izan dezazun.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak