“Zertaz hitz egingo dizugu” zozketaren irabazlea

“Zertaz hitz egingo dizugu” zozketaren irabazlea

1 min.

“Zertaz hitz egingo dizugu” zozketaren irabazlea

"Zertaz hitz egingo dizugu blog honetan edo gure gizarte-sareetan?” Galdera hori egin genuen hemen bertan urte hasieran. Helburu garbia zuen: gure bezeroen eta erabiltzaileen beharrei ahalik eta modurik onenean erantzutea. Edo bestela esanda: erabilgarri izatea. Zuek dagoeneko erantzun diguzue. Orain gure txanda da eta parte hartu duzuenon artean agindutako iPad Minia emango dugu. Eta proposatu diguzuen guztia lantzen hasiko gara.Lehenengo gauza, saria.

Lagundu duzuen guztion artean egindako zozketan Barakaldoko (Bizkaia) Asier Erramuzpe Aliaga izan da 8’’-ko Beng tableta irabazi duena. Bejondeizula!

Goza dezazula.

Bigarrengoa, zuen eskariak.

Era guztietako gaiak proposatu dizkiguzue: “finantza-produktuei buruzko azalpenak, guztiok ulertzeko modukoak, edo egunero telebistaz entzuten ditugun eta zer esan nahi duten ez dakigun kontzeptuei buruzko azalpenak”, “online banka-zerbitzuak erabiltzeko tutorialak”, “internet bidez negozioak aurrera eramateko CLnet-ek enpresoi eskaintzen digunari buruzko xehetasunak”. Helarazi dizkiguzuen gaietako batzuk bakarrik dira horiek, baina gainera, galdera zehatzak egin dizkiguzue: “berritu al daiteke etxebizitza-kontua?”, “zeri erreparatu behar zaio auto-aseguruen arteko konparaketa egitean?”, “non lor dezaket negozioetan ekiteko informazioa?”

Guztiari erantzuteko lanean ari gara jada. Azken finean, bloga zeuena den heinean geurea ere izango baita.


Zein da zure erreakzioa?