Zorionak Neska eta Emakume Zientzialariaren Egunean!

Zorionak Neska eta Emakume Zientzialariaren Egunean!

4 min.

Zorionak Neska eta Emakume Zientzialariaren Egunean!

Otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialariaren Eguna ospatzen da. Egun hau Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 2015. urtean, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten, baita genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea lortzeko ere. Data horrek agerian uzten du emakumeek zientziako eta teknologiako komunitateetan duten funtsezko zeregina, eta haien parte-hartzea indartu egin behar dela. Egun hau UNESCOk eta NBE–Emakumeak elkarteak antolatzen dute, emakumeen sarbidea zientzian eta haien parte-hartzea sustatzen duten gizarte zibileko erakunde eta bazkideekin lankidetzan.  

Beharrezko aldarrikapena

2020ra arte Nobel Saria 934 pertsonari eman zioten. Horietatik ia % 94 gizonak izan ziren (876) eta % 6 bakarrik (58) emakumeak. Kontuak are okerragoak dira kategoria zientifiko nagusiak erreparatuz gero: 22 emakumek baino ez dute irabazi Fisika, Kimika eta Medikuntzako munduko saririk entzutetsuena. Datu kezkagarri hori ez da zuzendu azken urteotan, 2016. eta 2017. urteetan emakumezko zientzialariek ez baitzuten sari hori lortu. Estatu Batuetan berriki egindako azterketen arabera, STEMen arloan, mundu mailan (zientzia, teknologia, ingeniaritza edo matematikarekin lotutako lanbideak), osasunaren arloan gehiengoak emakumeak dira (% 75) eta gutxiengoa fisikan (% 39), informatikan (% 25) eta ingeniaritzan (% 14). Matematikan (% 47) eta bizi-zientzietan (% 48) aurkitzen dugu orekarik handiena. Guztira, zientziarekin zerikusia duten lanpostuen erdia inguru herrialde horretako emakumeek betetzen dituzte. Datu horiek antzekoak izan daitezke mendebaldean. Ikerketaren eta akademiaren kasuan, emakumeak mendebaldeko herrialdeetako (Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerika) guztizkoaren % 32 dira, nahiz eta Espainian ehuneko hori % 39 izatera iristen den. Euskal Autonomia Erkidegoan, 12.162 emakume daude I+Gn, hau da, sektore horretan lan egiten duten pertsonen % 38, Eustaten arabera. Joera positiboa da, baina ez da nahikoa; izan ere, I+Gko emakumeen kopurua asko handitu da azken urteotan, 1993an % 22,3 (1.928) izatetik 2021ean % 37,7 (12.162) izatera igaro baita.  

Aztarna utzi duten euskal emakume zientzialari batzuk

Historian zehar euskal enpresen garapen zientifikoan lagundu duten emakumeak kontaezinak dira. Jarraian, azken urteotan Euskadin zientzia-arloan lan gailena egin duten 10 emakume nabarmenduko ditugu.

  • Miren Cajaraville: Biologia Zelularreko katedraduna EHUn eta Biologiako doktorea unibertsitate berean.
  • Amaia Esquisabel: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikerketa-zuzendaria eta EHUko irakaslea eta ikertzailea.
  • Mari Luz Guenaga: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta Inspira STEAM programaren arduraduna.
  • Clara Martín: Ikerbasque ikerketa-irakaslea Basque Center on Nowion Brain and Language-n (BCBL). Neurozientzia Kognitiboan doktorea da Lyongo Unibertsitatean, eta doktoratu ondoko zenbait egonaldi egin zituen Bangorreko Unibertsitatean (Galesko Iparraldea) eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, non elebitasunaren eta eleaniztasunaren arloan espezializatu baitzen.
  • Estefania Abad García: Fisikako doktorea Oviedoko Unibertsitatean, gaur egun ESS Bilbaoko Lankidetza eta Estrategiaren arduraduna da, Teknologia Neutronikoetan nazioarteko erreferentzia den zentro estrategikoa.
  • Ana Isabel Martínez: Zientzia Fisikoetako lizentziaduna, gaur egun IKERLANeko Ezagutza zuzendaria da.
  • Maia García Vergniory: Materia kondentsatuaren fisikan doktorea EHUn. Ondoren, Max Planck Institute of Microstructure Physics-en sartu zen eta doktoratu ondoko egonaldi bat egin zuen Estatu Batuetako Lawrence Berkeley National Laboratory-n.
  • Leire Avellanal: Medikuntzan lizentziaduna, esklerosi anizkoitza diagnostikatua 19 urtetik aurrera, Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Elkarteko kidea da.
  • Matxus Perugorria: EHUko ikertzailea. Biodonostia Institutuan egiten du lan; horren bidez, Ikerbasqueren saria jaso du, kalte hepatiko kronikoaren eta gibeleko minbizi primarioen, hepatokartzinomaren eta kolangiokartzinomaren alorretan egindako ekarpen nabarmenagatik.
  • Judit Muñoz: Matematiketan lizentziatua, Modelizazio Matematiko eta Ikerketa, Estatistika eta Konposizioko masterra eta Matematika Aplikatuetako doktorea. Gaur egun, Texasko Unibertsitateko Oden Institute for Computational Engineering and Sciences (OICES) erakundean dago (Estatu Batuetan) Bilboko Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroko doktoratu ondoko ikertzaile gisa.

  Bai esparru zientifikoan, bai enpresa-jarduera garatzen den gainerako sektoreetan, oso garrantzitsua da berdintasuna sustatzeko helbu sutsuarekin lan egitea. LABORAL Kutxan neurri propioak ditugu, emakumeek erantzukizun handiko postuetan eta erabakiak hartzeko eremuetan presentzia handiagoa izan dezaten. Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko, eta lanean jarraituko dugu horretarako.


Zein da zure erreakzioa?