
Zozketa: 6 zenbaki Gasteizko Maratoi Erdirako, bakarrik edo beste pertsona batekin egin dezazun
2017-11-22
Zozketa: 6 zenbaki Gasteizko Maratoi Erdirako, bakarrik edo beste pertsona batekin egin dezazun
Hauek dira irabazleak!
Dortsal bat irabazleak:
Eider Jiménez
Jorge Martínez
Bi dortsal irabazleak
Estíbaliza Legarreta
Corriendoporlaría
Zorionak!
Abenduaren 17a, igandea. Egun hartan, Gasteizko Maratoi Erdia izango da. Hartan lasterka egin nahiko zenuke Gabonetako jaietan sasoi onean sartzeko? Bete zure datuak formularioan, besterik ez. LABORAL Kutxa lasterketaren babeslea denez, sei zenbaki ditugu eta bat edo bi irabazteko aukera eman nahi dizugu, nahi duzun bezala. Lasterketa bakarrik egin nahi baduzu, aukeratu “zenbaki bat” formularioan, eta beste pertsona batekin joan nahiago baduzu, aukeratu “bi zenbaki”. Irabazleetako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara, eta, lasterketaren aurreko egunean, zenbakiak jaso ahal izango dituzu.
Inskripzio ofizialak itxita daude
Gasteizko Maratoi Erdia gure inguruko lasterketarik beteranoena da. Duela lau hamarkada baino gehiago sortu zen; hain zuzen, aurtengoa 40. edizioa izango da. Tradizio handiko lasterketa da Arabako hiriburuan, eta, urterik urte, gero eta famatuagoa da. Horrexegatik, inskripzio ofizialak amaitu egin dira. Beraz, Maratoi Erdia egin nahi baduzu, hau da zure azken aukera.
Azken eguna: abenduaren 1a.
Maratoi Erdia egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik: idatzi zure datuak formularioan eta aukeratu zenbaki bateko edo biko modalitatea. Parte hartzeko egun gutxi dituzu, izena emateko epea abenduaren 1ean itxiko baitugu. Eta irabazleetako bat bazara, zure izena web-orri honetan argitaratzeaz gain, zurekin jarriko gara harremanetan, eta zure zenbakia jaso ahal izango duzu, abenduaren 16an Gasteizko Jardines de Euleta hotelean.
Animatu nahi duzu? Begira nolakoa izan zen iazko lasterketa, ikusgarria!
https://www.youtube.com/watch?v=tgv0B3eK4bkZein da zure erreakzioa?