Zure aseguruak ordaintzeko erraztasunak. Oraintxe kontatuko dizkizugu!

Zure aseguruak ordaintzeko erraztasunak. Oraintxe kontatuko dizkizugu!

6 min.

Zure aseguruak ordaintzeko erraztasunak. Oraintxe kontatuko dizkizugu!

Aseguruek funtsezko zeregina dute gure bizitzan. Gerta daitezkeen istripuen edo osasun-arazoen aurrean babesten gaituzte, maite ditugunoi lasaitasun ekonomikoa ematen diete egunen batean faltatzen bagara, gure ibilgailua konpontzen laguntzen dute, eta gure etxebizitza babestuta mantentzen dute ezbeharren bat gertatzen bada. Hala ere, horiek guztiak ordaintzea ahalegin ekonomiko handia izan daiteke edozein familiarentzat.

Unespa patronalaren datuen arabera, Espainiako etxe bakoitzak, batez beste, 1.000 euro baino gehiago gastatzen ditu urtean indarrean dituen polizen primak ordaintzen. Ez da ez nolanahiko kostua, eta, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egiten duen Familia Aurrekontuei buruzko Inkestaren arabera, familien batez besteko aurrekontuaren % 5 inguru hartzen du.

Aseguru bakoitzak premia bat estaltzen du, eta, beraz, komeni da haietako bakar bati ere uko ez egitea. Gainera, merkatuan aurki ditzakegu polizak aterki beraren azpian ordaintzeko aukera ematen diguten produktuak, kuotak zatikatuz eta epe luzera haien kostua eramangarriagoa izan dadin lagunduz, horrela gure finantzak hobeto planifikatu ahal izateko.

Jarraian azalduko dizugu produktu horiek zer diren, zer onura ekar diezazuketen eta nola kontratatu daitezkeen.

Zergatik zatikatu zure aseguruen ordainketa?

Zure aseguruen ordainketa zatikatzen baduzu, gastua hobeto kontrola dezakezu, ezustekorik izan gabe. Banku askok irtenbideak eskaintzen dizkiete bezeroei polizen ordainketa elkartu eta zatikatu ahal izateko. Zatikatze horrek, normalean, ez dakar inolako errekargurik, baina, hori bai, sinatu aurretik, kontsultatu itzazu zehatz-mehatz kontratuaren baldintzak, eta zalantzarik izanez gero, jo ezazu aholkularitza espezializatura.

Azken batean, zure aseguruen ordainketa elkartzeak eta zatikatzeak abantaila ugari eskaintzen dizkizu. Hona hemen, laburbilduta:

  • Hobeto kontrolatu dezakezu zure aseguru guztiek dakarkizuten gastua, eta aldez aurretik planifikatu ahal izango duzu ordainketa.
  • Gastu erantsiak saihestuko dituzu, aseguruen ordainketa doan zatitzeko aukera ematen dizuten produktuak baitaude, gastu gehigarririk eta interesik gabe.
  • Sinpletasuna eta gardentasuna zure aseguruen kudeaketan, aldizkako kuoten bidez ordainagiri bakar batean elkartuta.

Benetan behar duzunera egokitutako produktua

Gure aseguruen ordainketa elkartzeko merkatuan dauden produktuen artean, Laboral Kutxaren Multiaseguru Kontua da abantaila handienak eskaintzen dituenetako bat. Hartan, bezeroek doan zatika ditzakete erakundean kontratatuta dituzten aseguruak, honako honen arabera:

  • Zure aseguruen ordainketa ordainagiri bakar batean elkartu ahal izango duzu, eta zure familia-unitateko nahi duzun pertsonarekin partekatu ahal izango duzu Multiaseguru Kontua.
  • Ordainketa hori 12 hilekotan zatitzeko aukera izango duzu, eta, horrela, aldez aurretik jakingo duzu zenbat ordainduko duzun hilero. Hori egokia da zure gastuak behar adinako aurrerapenaz planifikatu ahal izateko.
  • Ez du inolako kosturik, hau da, ez duzu gasturik edo interesik ordaindu beharko. Aplikatzen den urteko tasa baliokidea (UTB) % 0 da. Hau da, 600 euroko poliza baduzu ordaintzeko 12 hilabeterako, urteko % 0ko interes-tasa nominalarekin, hilean 12 kuota ordainduko dituzu, bakoitza 50 eurokoa, % 0ko UTBarekin.

Laboral Kutxaren Multiaseguru Kontuak aukera ematen dizu kontratatzeko unean bertan edo berritu behar duzunean lotzeko familia-unitateko aseguruak.

Ikuspegi operatibotik begiratuta, oso erraz kudeatzen da Multiaseguru Kontua; izan ere, kreditu-txartel birtual gisa funtzionatzen du, eta aseguruen polizen primak ordaintzeko bakarrik erabili ahal izango duzu.

Multiaseguru Kontuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bideo hau kontsulta dezakezu. Gainera, edozein unetan duzu eskuragarri esteka honetan Laboral Kutxarekin indarrean dituzun aseguruen arabera zenbateko kuota ordainduko zenukeen kalkulatzeko simulagailua.

Nolanahi ere, Multiaseguru Kontua kontratatu aurretik, aseguruetako gure adituetako bati informazioa eskatzea gomendatzen dizugu. Hark erantzungo die produktu horri buruz dituzun zalantza guztiei, eta zure beharretara hobekien egokitzen den finantza-irtenbidea eskainiko dizu. Informazio gehiago eskatzeko eta aditu batekin harremanetan jartzeko, sakatu hemen.

 


Zein da zure erreakzioa?