Zure banku-kontu eta -txartel guztiak LABORAL Kutxaren Online Bankan
2020-05-25
Zure banku-kontu eta -txartel guztiak LABORAL Kutxaren Online Bankan
Imajinatzen duzu zure txartel eta kontu guztien mugimenduak begirada soil batez egiaztatzea? Klik bat eginez eta etxetik irten gabe zure banku guztietako finantza-informazioa ikustea? Eta zure betiko LABORAL Kutxaren Online Bankatik egitea, gako bakar bat erabiliz?
Bada, ez imajinatu gehiago: hemendik aurrera, ez duzu banku baten appetik beste banku baten appera joan beharrik izango zure kontuetan zenbat diru daukazun jakiteko; eta ez duzu zertan kalkulurik egin azken hilean zure txartelekin egin duzun gastua egiaztatzeko; ezta hainbat gako gogoratu ere zure finantza-egoera aztertzeko. Izan ere, gehitzaile bat jarri dugu abian LABORAL Kutxaren Online Bankan, bezeroa zaren gainerako entitateetako finantza-informazio guztia ikus dezazun. Hala, begirada batez ikusi ahal izango dituzu mugikorrean, tabletan edo ordenagailuan zure saldo eguneratuak, kontratatuta dituzun produktuen kopurua eta izenak eta zure kontu eta txarteletako mugimendu guztiak, minutuan eguneratuta.
Eta hori guztia Online Bankan eragiketak egiteko duzun segurtasun berberarekin eta erabateko konfidentzialtasunarekin egin ahal izango duzu: zeuk bakarrik ikusi ahal izango duzu informazio bateratu hori. Zerbitzu hori partikular eta autonomoentzat soilik dago eskuragarri oraingoz, baina laster enpresetara ere zabalduko dugu, beren informazio finantzarioa erraz, eroso eta berehala izan dezaten eskura.
Urrats erraz batzuk besterik ez dituzu eman behar zure gainerako entitateak LABORAL Kutxaren Online Bankan sartzeko. Urrats berberak dira zure smartphonetik Banka Mugikorretik edo ordenagailutik Online Bankatik egiten baduzu:
- Zure gakoa idatziz LABORAL Kutxaren online zerbitzuan sartu ondoren, sakatu «Gehitu nire beste entitateak».
Hasieran 12 entitateko zerrenda agertuko zaizu, baina gainerakoak ere aurkitu ahal izango dituzu, pantailan agertuko den zerrenda hedagarri batean, txartel-jaulkitzaileak nahiz enpresa finantzatzaileak barne hartuta, esaterako El Corte Inglesena.
- Aukeratu gehitu nahi duzun bankua eta sartu entitate horren online zerbitzuan sartzeko beharrezko datuak.
- Errepikatu prozedura hori zure banku bakoitzarekin, «+» sakatuz.
- Onartu erabiltzeko baldintzak.
Eta Kito!
Une horretatik aurrera, Online Bankako zerbitzuan sartzen zaren bakoitzean, honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:Entitateak eta produktuak
«Posizio guztiak» atalean agertuko zaizkizu gehitutako entitateetako produktu guztiak, besteak beste kontu bakoitzari lotutako zordunketa- eta kreditu-txartelak, bakoitzak dagokion logoa duela, hobeto identifikatzeko.Mugimenduak kontsultatzea
«Azken mugimenduak» aukeratzean, erantsita eta eskura dituzun entitateen zerrenda agertuko da pantailaren goialdean. Hortaz, haietako bat aukeratu besterik ez duzu egin behar, begiratu nahi duzun epealdian izandako mugimenduak ezagutzeko.Kontuak editatu eta pertsonalizatzea
Edozergatik ere produkturen bat ikusi nahi ez baduzu, lapitzaren ikonoak eskaintzen duen editatzeko aukeraren bidez ezkuta dezakezu. Hor sartutakoan, ezkutatu nahi duzun produktuaren eskuinaldean dagoen begiaren ikonoa sakatu behar duzu.Entitateak aztertzea
Aukera hori sakatzean, eguneratu egingo dituzu zure Online Bankan gehitu dituzun entitate guztien posizioak.
Gakoak editatzea
Aukera horren bidez, gehitutako entitateen kredentzialak aldatu ahal izango dituzu, adibidez gakoak.Entitatea kentzea
Gehitutako bankuen zerrendatik entitateren bat kendu nahi baduzu, aukera hori duzu erabilgarri. Geroago berriro gehitu nahi baduzu, hasieran adierazitako prozedurari jarraitu behar diozu: «Gehitu entitatea» eta, ondoren,«+» sakatu goiko barran.Zerbitzu berri honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, LABORAL Kutxako zure gestorearekin jar zaitezke harremanetan, posta elektronikoaren bidez edo Telebankaren bidez, 901 333 444 telefono-zenbakian.
Zein da zure erreakzioa?