Zure bezeroen erosketak finantzatu eta, gainera, iPad Mini2 bat irabazi nahi duzu?

Zure bezeroen erosketak finantzatu eta, gainera, iPad Mini2 bat irabazi nahi duzu?

2 min.

Zure bezeroen erosketak finantzatu eta, gainera, iPad Mini2 bat irabazi nahi duzu?

Artikulu hau eguneratu gabe dago, informazio eguneratua nahi baduzu, hementxe daukazu: SALTOKIETAN EROSTEKO FINANTZIAZIO ZERBITZUA

Negozio bat duzu? Zure bezeroei produktu edo zerbitzu onak eskaintzeaz gain, finantzaketa eskaini nahi diezu erosten dituzten produktu eta zerbitzuak ordaintzeko gai izan daitezen? Eta nahiko zenuke bezeroek finantzaketa hori modu erraz eta seguruan eskuratzea?

Horrela bada, jarraitu irakurtzen. Izan ere, LABORAL Kutxak salmentak merkataritza-ordutegian eta saltokian bertan finantzatzeko sistema bat du, momentuan bertan erosteko erabakia hartzea erraztuz, kalkulu konplexuak egin gabe eta sukurtsalera joan gabe. Eta abenduaren 31 baino lehen kontratatuz gero, iPad Mini 2 bat lortu ahal izango duzu zure saltokirako.

Zer abantaila ditu zerbitzu horrek?

  • Ez ordaintzeko arriskua saihestu egiten du, salmentaren zenbatekoa kontuan ordaintzen baita automatikoki.
  • Lehiakortasuna hobetu egiten du, LABORAL Kutxaren bezero diren saltoki, autonomo eta profesionalentzako berariazko zerbitzu baten bidez.
  • Gama altuko produktuen salmenta erraztu egiten du.
  • Bezeroak leialtzeko eta bezero-zorroa handitzeko aukera ematen du.
  • Salmentak bizkortzen ditu.
  • Saltokian bertan eta azkar-azkar erabaki daiteke kreditua ematea.
  • Laboral Kutxako 400.000 bezerok baino gehiagok erabil dezakete finantzaketa hori. Horretarako, NANa aurkeztu baino ez dute egin behar.
  • Gestionatzeko erosoa da. Saltokietan erosteko finantzaketa-zerbitzua Zentro Baimentzailearen 901 100 350 telefono-zenbakian eskaintzen da merkataritza-ordutegian (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara; eta larunbatetan 8:00etatik 15:00etara) eta, gure Online Bankaren bitartez, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan.
  • Salmenten gaineko pizgarriak, sistemarekin egiten diren eragiketen zenbatekoaren arabera.
Zer finantzaketa-modalitate eskaini ahal dizkiet nire bezeroei?

LABORAL Kutxak hiru eratako finantzaketa eskaintzen du, bezeroei aukera zabalagoa eskaini ahal izateko. Jarraian argi eta garbi azalduko dizugu.

  • Interesak saltokiaren kargu dituen finantzaketa:
    • Zenbatekoa: Erosketaren kostu osoa, 18.000 €-raino.
    • Epea: 4 urterainokoa.
    • Interes-tasa: Saltokiak bere gain hartzen du.
    • Kuotak: Hilero zenbateko bera ordainduko da: erosketaren kostua zati aukeraturiko hil kopurua.
    • Irekiera-komisioa:  Lehen hileko kuotarekin batera kobratuko zaio bezeroari.
  • Interesak bezeroaren kargu dituen finantzaketa:
    • Zenbatekoa: Erosketaren kostu osoa, betiere 300 € eta 18.000 € bitartekoa bada.
    • Epea: 4 urterainokoa.
    • Kuotak: zenbateko bera hil guztietan (amortizazioa gehi interesak).
    • Interes-tasa: Bezeroak hartuko du bere gain.
    • Irekiera-komisioa:  Lehen hileko kuotarekin batera kobratuko zaio bezeroari.
  • Interesak bezeroaren kargu dituen 10x11 finantzaketa:
    • Zertan datza? Bezeroak 11 kuota ordainduko ditu, bere erosketaren zenbatekoaren % 10ekoak.
    • Zenbatekoa: Erosketaren kostu osoa, betiere 300 € eta 18.000 € bitartekoa bada.
    • Epea: 11 hilabetekoa.
    • Kuotak: zenbateko bera hil guztietan (amortizazioa gehi interesak).
    • Interes-tasa: Bezeroak hartuko du bere gain.
    • Irekiera-komisioa:  Lehen hileko kuotarekin batera kobratuko zaio bezeroari.
Abenduaren 31 baino lehen zerbitzu hori kontratatuz gero, zure saltokirako iPad Mini 2 baten zozketan parte hartu ahal izango duzu, eta zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Deitu eta utzi komentarioren bat hemen edo gure sare sozialetan eta atsegin handiz erantzungo dizugu. Horretarako gaude.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa