Zure enpresaren osasuna babesteko formulak
2022-04-22
Zure enpresaren osasuna babesteko formulak
Azken urteotan, eta bereziki pandemia irisi zenez geroztik, gure burua zein gure mendeko pertsona guztiak babestu eta prebenitzearen aldeko jarrera proaktiboago bat nabari da gure artean. Ildo horretan, aseguruen sektorea funtsezkoa izan da, mota guztietako enpresei azkar eta erraz egokitzeko moduko konponbideak eskaini dituen heinean.
Bizitza- eta/edo Istripu-aseguru Kolektiboak eta Osasun-aseguruak dira langileek ondoen baloratzen dituztenak, eta aseguru horien kontratazioak enpresei dakarzkien abantailak azalduko ditugu post honetan.
Istripu- edo bizitza-aseguru kolektiboak
LABORAL Kutxaren bizitza- edo istripu-aseguru kolektiboak, enpresek hitzarmen kolektibo bidez dituzten betebeharrak aseguratzen ditu. Enpresek beren esku dagoen guztia jarri arren beren langileei lanean segurtasuna emateko, ezinezkoa da istripu guztiak saihestea. Prebentzio-sistema on bat eta Istripu eta/edo Bizitza Aseguru Kolektiboak dira bermerik onenak, enpresaren zein bertan jarduten dutenen lasaitasuna ziurtatzeko.
Zergatik kontratatzen dira istripu- edo bizitza-aseguru kolektiboak?
Enpresek hiru arrazoi nagusi dauzkate horrelako aseguruak kontratatzeko:
- Legezko betebeharra, Hitzarmen kolektibo baten (sektoriala edo enpresakoa) edo enpresaren eta langilearen arteko itun edo akordio baten eskakizunetatik eratortzen dena.
- Enpresaren mendeko pertsonak, hitzarmenaren edo kontratu-akordioen barnean hartutako istripu posibleetatik babesteko
- Langileen eta haien familien egonkortasun ekonomikoaren Langileak funtsezkoak dira zure negozioan, eta horregatik beharrezkoa da kontuan hartzea oso garrantzitsua dela langile horiek behar bezala babestea izan ditzaketen istripuen aurrean.
Enpresari dakarzkioten abantailak
- Zerga-abantailak Ordaindutako primak gastu kengarritzat jotzen dira enpresarentzat.
- Enpresaren ondarea babesten du. Aseguruak lasaitasuna ematen doi enpresari, kalte-ordainaren lege-betebeharretik erator litekeen galera ekonomiko batetik babestuz.
- Langilearen eta enpresaren arteko lotura handiagotzen du. Bere langileekin kezkatzen den enpresa batek harreman egonkorrak sortzen ditu, eta berekiko kidetasun-loturak sendotzen ditu, halaber. Aseguru honek enpresei aukera ematen die langileei aparteko etekin bat eskaintzeko, horrela, haien dedikazioa saritzearren, eta, istripu bat izanez gero, haiei eta haien familiei babesa ematearren.
Osasun-aseguru kolektiboak
Orain inoiz baino gehiago beharrezkoa da osasun-aseguru bat edukitzea, osasuna kezka nagusia eta erronka handi bat delako bizi garen normaltasun berri honetan. Horrez gain, "telemedikuntzaren" harira egiaztatu dugu mundu digitala gero eta garrantzitsuagoa dela zerbitzu medikoen prestazioan, eta telemedikuntza-zerbitzu horri garrantzia ematen zaio gaur egun, aseguru mediko bat hautatzeko garaian.
Aseguru mediko kolektibo bat kontratatzearen abantailak, enpresaren ikuspegitik
- Gastu kengarria Sozietateen gaineko Zergan. Enpresak bere gain hartzen badu aseguruaren kostua, langileei zein haien familiei ordaintzen zaizkienak gastu kengarriak izango dira (gehienez 500 € urtean langile bakoitzeko).
- Talentua erakarri eta atxikitzea. Langileen osasuna zaintzea da enpresaren osasuna aseguratzeko modurik onena. Ospea hobetzeko eta in house talentuaren enpresarekiko kidetasun-sentimendua handiagotzeko modu bat da, baita talentu potentzialak enpresa begi hobeez ikusteko bultzada ere.
- Lan-absentismoa murriztea. Denbora dirua da. Osasun-aseguruen prebentzio-programek patologiak prebenitzen laguntzen dute, eta, gaur egun eskaintzen diren zerbitzu digitalei esker, kontsulta presentzialetara bertaratu beharreko kasuen kopurua murrizten ari da.
- Produktibitatearen igoera. Osasun-asegurua, langileek enpresari egiten dioten ekarpena aitortzeko modu bat da, eta horrek konpromiso eta motibazio handiagoa suposatzen du lan egiteko garaian, produktibitatearen mesedetan.
Aseguru mediko kolektibo bat kontratatzean kontuan hartu beharrekoak
Enpresaren aurrekontuaren zati bat aseguru horietara bideratzeko gastua, gastu txikiago bat da soldata-igoera bat baino, eta, oro har, langileek ondoen baloratutako pizgarrietako bat da. Nolanahi ere, enpresek baloratu behar dute aseguru horiek kontratatzeko zer formula egokitzen den ondoen beren premietara:
- Kolektibo itxia; horren bitartez, enpresak aseguruaren kostuaren % 100 edo portzentaje bat hartzen du bere gain. Kasu horretan, enpresak Sozietateen gaineko Zergan zenbateko hori kentzen du, eta baldintza hobeak ditu.
- Ordainsari malguko plana. Kasu honetan, langileak erabakitzen du bere urteko ordainsari gordinaren zati bat aseguru mediko pribatu bat kontratatzera bideratzea. Pertsona horrek bere soldata gordinarekin ordaintzen du kostua, ez garbiarekin, eta horrela baldintza hobeak lortzen ditu modu pribatuan kontratatuko balu baino. Kasu horretan ez da kengarria enpresarentzat, baina langilearekiko lotura estutzea suposatzen du, eta kontratazio-baldintza hobeak ere bai.
Laboral Kutxan, Enpresa Aseguruetan espezializatutako gestore talde bat dugu, zure enpresa aztertuko duena eta konponbide espezifikoak eskainiko dizkizuna, zure testuingurura egokituz. Jar zaitez harremanetan zure sukurtsalarekin, eta babestu zure enpresaren aktibo nagusia: bertan lan egiten duten pertsonak. Nahi duzunean hasiko gara.
Zein da zure erreakzioa?