Zure etxebizitza telelanerako prest izateko jakin behar duzun guztia
2021-02-11
Zure etxebizitza telelanerako prest izateko jakin behar duzun guztia
Orain arte ez duzu inoiz igaro horrenbeste denbora etxean. Mugikortasun-murrizketak, ostalaritza-establezimenduen itxiera, konfinamendua eta, oro har, osasun-egoeraren inguruko kezka direla eta, gure ohiko jarduerak alde batera utzi eta etxean egin behar izan ditugu denboraldi luzeak.
Horri guztiari telelana gehitu zaio, eta telelanak erabilera anitzeko leku bihurtu du gure etxea, gure gizarte, lan eta aisialdiko bizitza guztia hartu baitu. Baina zure etxebizitza ez da automatikoki bihurtzen bulego, eta lan egiten duzun bitartean erosoago sentitzen lagunduko dizuten aldaketa batzuk egin behar dira. Osasun-krisi honetan telelanera jo behar izan duten milaka pertsonetako bat bazara, hainbat trikimailuk gune egoki bat sortzen lagunduko dizute, oso modu errazean.
- Gastuetan sartu aurretik, egizu hausnarketa orokor bat eta pentsatu benetan zer behar duzun, bereziki zure egoitza aldi baterako bakarrik bihurtu behar baduzu bulego.
- Saiatu altzari egokiak erabiltzen, erosotasunez lan egin ahal izateko: bulegoko aulki ergonomiko bat, mahai funtzional bat eta telelana egiteko behar dituzun elementuak, zerbikaletako edo gerrialdeko nahasmendurik izan ez dezazun.
- Argi naturala jasotzen duen gune batean lan egiteko aukera baduzu, saiatu hura aprobetxatzen, kontzentrazioa mantentzen lagunduko baitizu. Eta argi artifiziala erabili behar duzunean, izan dadila zuria, distiratsua eta LED argia.
- Saiatu lan-eremu erakargarri bat sortzen, inolako ukorik sortuko ez dizuna. Garrantzitsua da kolore leunak erabiltzea, hala nola urdina eta berdea, baita barneko landare bat gertu izatea ere: horrek guztiak gune harmoniko bat sortzen lagunduko dizu, eta beraz, lasaitasuna ematen eta estresetik urrun mantentzen lagunduko dizu.
- Mantendu ordena zure lan-eremuan. Etxetik lan egitean, etxeko bizitzako ohiturarik txarrenak errepikatzeko arriskua duzu, batez ere desordena. Horregatik, zure bulego berrian lehen zenituen ordena-ohitura berberak mantentzen saiatu behar duzu.
- Jarraitu zure betiko ohiturekin, eta saiatu higiene pertsonaleko ohiturak izaten eta antzeko jantziak erabiltzen.
- Lanaldian zehar ahaztu etxeko lanez, plantxa amaitzeko edo erosketak egiteko tentazioa izan arren. Eta egin behar badituzu, egin itzazu lan egin ondoren.
- Mugikortasunari eta jarduerari ezarritako murrizketak aplikatzen hasi zirenetik, etxeko istripuen kopuruak nabarmen egin du gora, % 8 hain zuzen ere.
- Elektrizitatearekin lotutako kalteak izan dira igoerarik handiena izan dutenak, batez ere telelana areagotu egin delako eta gailu elektrikoak gehiago erabiltzen direlako. 2019ko amaieraren eta 2020ko amaieraren artean, mota horretako gertakariak ia % 14 hazi dira.
Zure etxeko aseguruaren prezioa ezagutu nahi baduzu, LABORAL Kutxaren simulagailuaren bidez egin dezakezu, datu pare batekin bakarrik, edo gure agente batekin jar zaitezke harremanetan, 94 646 88 88 telefono-zenbakira deituta.
Zein da zure erreakzioa?