Zure mugikorraren bidez txartelera dirua sartu dezakezu
2014-11-03
Zure mugikorraren bidez txartelera dirua sartu dezakezu
Litekeena da zuri ere horrelakorik gertatu izana. Balio handiko erosketa bat egin (bidaia bat, ibilgailuaren aurrerapena, ekipamendu handi bat…) eta txartelarekin ezin ordaindu izatea, txartelean eskuragarri duzun zenbatekoa gainditu duzulako. Ezaguna egiten al zaizu? Ba, hemendik aurrera, LABORAL Kutxaren bezero bazara hori ez da arazo izango, zure kontuan saldoa baduzu zure txartelera intsuldatzeko aukera baituzu. Unean bertan eta zure telefono mugikorretik.
Azalduko dizugu nola egiten den.
Gure Banka Mugikorraren beste abantaila bat
Gure online banka ezagutzen duten LABORAL Kutxaren bezeroek badakite eguneroko kontabilitatea errazago egiteko diseinatuta dauden era guztietako baliabideak eskaintzen dituela. Adibidez, orain arte “Txartelak” aukeran sartu eta kreditua intsuldatzeko agindua eman zitekeen, edo txartelaren kontura diru-ordainketa egin. Horrela, txartelaren bidez eskuragarri zuen zenbatekoa handitu zezakeen bezeroak, ohikoa baino gastu handiago bati aurre egiteko, inongo komisiorik ordaindu gabe.
Orain, eragiketa berbera eskura dago Banka Mugikorrean, eta hori abantaila da ezusteko ordainketa bat egin behar izanez gero. Izan ere, ez dugu beti eskura izaten ordenagailu bat, baina oso gutxitan falta zaigu telefono mugikorra poltsikoan. Funtsean, eragiketa ez da aldatu: zenbateko eskuragarria nahikoa ez dela eta ordainketa ezin dugula burutu adierazten badigute, Banka Mugikorrera sartu eta behar dugun zenbatekoa sar dezakegu txartelaren kontuan, une horretan bertan.
Nola?
Oso erraza da. Sartu Banka Mugikorrean eta Txartelen atala aukeratuko dugu. Txartelak azaltzen diren pantaila berean eskura dugu eragiketa hori (pantailaren azpialdean). Era berean, txartelaren mugimenduak kontsultatzeko ataletik ere eskura dezakegu aukera hori. Bertan gaudela, bi pauso bakarrik eman behar ditugu:
- Hautatu txartela eta tekleatu intsuldatu nahi duzun zenbatekoa. Mugimenduak kontsultatzeko ataletik iritsi bagara, txartela hautatuta azalduko zaigu.
- Baieztatu datuak pantaila horretan bertan eta sinatu eragiketa. Eragiketaren laburpena erakusten duen azken pantaila ikusiko dugu, eta kito, gure erosketarekin jarrai dezakegu.
Zalantzarik baduzu galde egiguzu. Hemen edo Twitter edo Facebook sareetako gure kontuetan.
Zein da zure erreakzioa?