Geolokalizazio bidezko garabi-eskaera hobetu dugu, mugikorretik zein ordenagailutik erabil dezazun
2016-06-02
Geolokalizazio bidezko garabi-eskaera hobetu dugu, mugikorretik zein ordenagailutik erabil dezazun
LABORAL Kutxan, gure helburua zure aurrezki- eta finantziazio-premia guztiei erantzutea da, baita zure dirua gestionatzen laguntzea ere. Baina, horrez gain, finantza-erakunde berezia gara, eta gure aseguruak sortu eta merkaturatzen ditugu.
Gure Bankaseguruen eredua bakarra da, baita horiek gestionatzeko erabiltzen dugun mugikorrerako aplikazioa ere. Inoiz erabili baduzu, badakizu ze erabilgarria den eta berdin balio duela diru-transferentzia bat egiteko nahiz zure isunak gestionatzeko. Duela bi urtetik hona, botoi bakarra sakatu eta garabiari deitzeko ere balio du, zure autoaren kokapena geolokalizatuta. Iaz, aplikazioa hobetu egin genuen eta geolokalizazio horrek bi norabideetan funtzionatu du ordutik: zeuk ere jakin dezazun uneoro garabia non dagoen eta zenbat geratzen zaion zure bila etortzeko. Asistance Audit zerbitzuko adituek egindako azterlan baten arabera, geurea da errepidean laguntza emateko merkatuan dagoen zerbitzurik onenetarikoa, kontsumitzaileen ustez, eta konfiantza horri eustea da egiten ditugun hobekuntza guztien helburua.
Azken aldaketa bat ere egin dugu, zerbitzu hau Online Bankan sartzeko. Normalean, eskura telefonoa izatea izango da ordenagailua izatea baino ohikoagoa, baina hori ere gerta liteke. Hala bada, zoaz aseguruak izeneko pantailara eta segituan ikusiko duzu alertentzako telefonoa. Eskatu grua, egin klik erakutsiko dizkizugun aukeretako batean zer gertatu zaizun zehatz jakin dezagun eta zaude lasai, berehala iritsiko gara eta.
Nola funtzionatzen du zerbitzuak?
Oso erraza da.Gure automobil-aseguruetako bat baduzu eta gure Banka Mugikorreko aplikazioa erabiltzen baduzu, botoia sakatu besterik ez duzu egin behar premiazko laguntza eskatzeko.
Hemendik aurrera, zure aseguruen zerrenda erakutsiko dizugu, eta zuk zure ibilgailuaren matrikula aukeratu eta izan duzun arazoa adierazi besterik ez duzu egin behar: istripua zaurituekin, zauriturik gabe, bateriarekin lotutako arazoak, eta abar. “Garabia eskatu” botoia sakatu ostean, geolokalizazio bidez non zauden ikusi eta garabia bidaltzeko gestioak egingo ditugu. Uneoro jakingo duzu gestio horiek nola doazen, garabia bidean doanean SMS bat bidaliko dizugulako. Bertan datorren esteka sakatuta geolokalizazio zerbitzua zabalduko zaizu eta garabia non dagoen eta iristeko zenbat geratzen zaion ikusiko duzu.
ko dizugulako. Bertan datorren esteka sakatuta geolokalizazio zerbitzua zabalduko zaizu eta garabia non dagoen eta iristeko zenbat geratzen zaion ikusiko duzu.
Honela ikusten da zerbitzua zure eskuko telefonoan
Honela ikusten da zerbitzua zure telefono tabletean
Honela ikusten da zerbitzua ordenagailuan, Online Banka erabilita
Zein da zure erreakzioa?