Zure txartelaren PINa ahaztu al zaizu? Orain bulegora joan gabe kontsulta dezakezu

Zure txartelaren PINa ahaztu al zaizu? Orain bulegora joan gabe kontsulta dezakezu

3 min.

Zure txartelaren PINa ahaztu al zaizu? Orain bulegora joan gabe kontsulta dezakezu

Batzuetan ahaztu egiten dugu gure kreditu- edo zordunketa-txartelaren PIN zenbakia, eta gure bulegora joan behar izaten dugu eskatzera. Hain zuzen ere, horixe da txartelen erabiltzaileengandik LABORAL Kutxan jasotzen dugun eskaera ohikoenetako bat. Horregatik, aspalditik ari ginen bilatzen modu azkar, eroso eta, batez ere, seguru bat zure kreditu- edo zordunketa-txartelaren PINa kontsultatu ahal izateko zure bulegora joan beharrik gabe, eta dagoeneko eskaintzeko moduan gaude.

Dakizun bezala, osasun-larrialdiak iraun duen bitartean gure zerbitzu guztiak urrunetik eskaintzen ahalegindu gara, zu etxetik ahalik eta gutxien atera behar izateko. Zerbitzu horien artean dago kreditu- edo zordunketa-txartela etxera bidaltzea. Baina segurtasun-arrazoiak direla eta, PINa kontsultatu behar bazenuen, gure bulegoren batera joan eta identifikatu egin behar zinen. Horren arrazoia da PIN zenbakia zure datu pertsonal sentikorrenetako bat dela.

Urratsez urrats azalduko dizugu nola lortu zure PINa

Tresna bat garatu dugu Online Bankan, zure txartelen PIN zenbakia segurtasun osoz eta zauden lekutik kontsultatzeko aukera ematen dizuna, eskudirua lortzeko edo erosketak edonon eta edonoiz egiteko aukera izan dezazun, partikularra, autonomoa nahiz enpresa bazara.

Horretarako txartela aktibo eta blokeorik gabe dagoela ziurtatu behar duzu, eta Laboral Kutxako Banka Mugikorrean (Android eta iOS) edo Online Bankan sartu zure gakoak erabiliz. Hortik aurrera bi aukera dituzu: txartel gainean saka dezakezu, gero “Ikusi xehetasuna” eta azkenik sakatu “Kontsultatu”, PINaren atalean.

Banca online 1Banca online 2

Honako hau da bigarren aukera: kreditu-txartelaren menua ireki eta azken tokian dagoen “Kontsultatu PINa” aurkitu eta sakatu. Une horretan, beste leiho bat irekiko da “Bistaratu PINa” aukerarekin eta, ondoren, baieztapen-mezu bat, dena zuzen dagoela egiazta dezazun.

Banca Online 3Banca Online 4

Kasu batean zein bestean, eragiketa baieztatzean, sistemak zenbakizko gako bat bidaliko dizu erregistratuta daukagun telefono mugikorrera, eragiketa baimentzeko “sinadura” gisa balioko duena. Zure kreditu- edo zordunketa-txartelaren PINaren zenbakia pantailan agertuko da.

Segurtasun-arrazoi gehigarriak direla eta, gako hori ikusteko gehieneko denbora 20 segundora mugatu dugu, oharkabean edo errore batengatik, baimenik ez duen norbaitek zu konturatu gabe ikus ez dezan. Hortik aurrera, zure PINaren ordez memorizatzeko errazagoa den beste bat nahi baduzu, gure kutxazainetako batean aldatu behar duzu.

Ikusten duzunez, ahal dugun guztia egiten dugu LABORAL Kutxaren erabiltzaile gisa dituzun premiei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko, eta egunero lan egiten dugu gure zerbitzu guztiez zeure etxetik segurtasun osoz goza dezazun, gure bulegoetara etorri beharrik gabe.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua