2 sarrera zozketatzen ditugu, Iñaki Plazaren folk proposamen orijinala Gasteizko katedralean ikusteko
2017-09-01
2 sarrera zozketatzen ditugu, Iñaki Plazaren folk proposamen orijinala Gasteizko katedralean ikusteko
- Agurne Montegui
- Maite Mendizabal
Trikitixa, txalaparta eta perkusioa, oso ukitu berezi batekin
Euskal folklorea berrasmatzen eta beste soinu-lurralde batzuetara eramaten ahalegintzen diren artista horietako bat da Iñaki Plaza. Trikitixa eta perkusio tradizionala ikasten hasi zen, baina bere ezagutzak zabaltzeari ekin dio, eta bere musikari mundu osoko perkusio tradizionalak (kaxoia, bodhran-a, d’rbuka, taula hindua…) gehitzeari.Haren proposamen eszenikoa ezin pertsonalagoa da, eta ezin egokiagoa, Gasteizko Santa Maria katedrala bezain eszenatoki orijinal eta ikusgarri baterako. Agertoki horretan, “Kontzertuan eta irekita” zikloan, bizkaitar musikagileak Ekhi aurkeztuko du, folk-zaleentzako proposamen eszeniko bat.
"Kontzertuan eta irekita", kultura-proposamen paregabea
Lehenago zozketatu izan ditugu ziklo honetako kontzertu apartetako baterako sarrerak. Santa Maria Katedrala Fundazioak eta Jazzargia Kultura eta Musika Elkarteak bultzatutako eta LABORAL Kutxak lagundutako ziklo horren bidez, arkitektura bitxi hori musikarako agertoki irekia izatea nahi da. Herritarrek kultura eskura izatea eta harekin gozatzea sustatzen duten ekimenei laguntzea gure kooperatibaren ezaugarri nagusietako bat izan da hasiera-hasieratik, eta gure jarduera sozialaren oinarrietako bat da eta izango da beti.Zer diozu? “Kontzertuan eta irekita” zikloan parte hartzera animatzen zara? Badakizu, utzi zure datuak formularioan, eta, irabazleetako bat bazara, zurekin jarriko gara harremanetan, zure sarrerak nola jaso esateko. Animatu eta gozatu!
Zein da zure erreakzioa?