Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko azaroa | LK Gazteak
2026-11-09
Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko azaroa | LK Gazteak
Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?
Azaroan, eguneko orduak nabarmen laburtzen diren arren, luzatu egiten dira iluntzekoak eta gauekoak, eta ordu horietan gozatzeko moduko edukiak ekarri dizkizuegu. Hasteko, heriotza tragiko batek elkartzen dituen lagunei buruzko thriller bat, eta bere lehenbiziko krisi existentzialari aurre egin behar dion ume jenial bati buruzko komikia. Gazteentzako webgune fenomenal bat ere gomendatu nahi dizuegu, eta emakume fenomenal asko ezagutzeko aukera emango dizuen bideopocast berri bat. Eta bukatzeko, nerabeentzako lehiaketa bati buruz eta ez hain nerabeentzako dirulaguntza bati buruz hitz egingo dizuegu.
🎞️ Telesaila
Heriotza batek aspaldi banaezinak ziren bi lagun berriz elkartzen dituenean abiatzen da thriller hau, gazteei zuzendutako literaturan nabarmendu den Belen Martinezen eleberri batean oinarri duena, eta ETBk publiko honen alde egin duen apustua indartzera datorrena.
📖 Komikia
Unai Iturriagak eta Alex Sanvik HB eta LO-LI-TA haurren abenturen laugarren atala argitaratu dute, identitatearen gaiari heltzen dio atal gogoangarri bat, nerabeen eta haurren arteko borroka kontatzen diguna, orrialdez orrialde irakurleak dibertituz, harrituz eta liluratuz.
📹 🎙️ BideoPodcasta
Teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ezagutzeko eta egiten duten lana ezagutzera emateko jaio da Elene Mendizabal informatikariak gidatutako saio hau, EITBk, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egin duena.
ℹ️ Aldizkaria
Webgune honetan oso informazio baliagarria aurkitu daiteke gazteei zuzendutako dirulaguntzei, bekei, eta lehiaketei buruz, baita erreportajeak, bideoak eta elkarrizketak ere, webgunean ezezik, jarraitu daitezkeenak baita ere Instagram-en, TikTok-en, Facebook-en eta Youtube-n.
💡 Leihaketa
10-20 urte arteko gazteek abenduaren 1erarte parte hartu dezakete Emakundek eta EUDELen antolatzen duten lehiaketa honetan parte hartzeko, indarkeria matxistaren adierazpenak identifikatzen dituzten bideo-lanekin eta jarrera parekideak bultzatzen dituztenekin.
📋 Dirulaguntzak
Bakarrik edo konparitutako pisuan bizi diren 23 eta 29 urte arteko gazteei azaroaren 30ean bukatzen zaie epea Eusko Jaurlaritzaren programa honetan izena emateko, eta, 2 urtez, hilabetero 300 euroko laguntza lortu ahal izateko.
Zein da zure erreakzioa?