2011ko erreforma fiskala Nafarroan

2011ko erreforma fiskala Nafarroan

2 min.

2011ko erreforma fiskala Nafarroan

Gure finantza-gida praktikoan txertatu genuen "Ezagutu 2011ko erreforma fiskalaren oinarri nagusiak" postean zehaztu bezala, erreforma fiskala estatu osoan, foru-lurraldeetan izan ezik, egongo da indarrean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako neurri berezien berri ere eman genuen, erreforma lurralde horietan nola gauzatuko den zehazteko. Oraingoan, beraz, Nafarroari erreparatuko diogu.

Abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legeak (2011-12-30eko NAO) xedatutako erreforma fiskalen artean, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergei dagozkienak nabarmendu behar dira, besteak beste.

PFEZaren erreforma

(Ondoren aipatuko ditugun terminoak hobeto ulertzeko, Errenta Aitorpenaren kontzeptu orokorrak atala irakur dezakezue, gure finantza-gida praktikoan).
  • Aurrezki-errenten zergen ehunekoak aldatu egin dira, eta ehuneko berriak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera daude indarrean:
    • 6.000 €-rainoko zenbatekoetan, % 19ko tasa (orain arte, % 18koa). Aurrezki-erreten zergak izandako gorakadaren ondorioz, atxikipena %  18tik % 19ra igoko da, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.
    • Gainerako zerga-oinarrien karga-tasa % 21ekoa (erreformaren aurreko berbera) izango da.
  • Lan-etekinen kenkariak ere aldatu egin dira. Erabakiaren indarraldiaren abiapuntua 2011ko urtarrilaren 1a da. Hona hemen zenbateko berriak:
    • 9.100 €-tik beherako lan-etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 €-ko kenkaria.
    • 9.100.01 eta 12.500 € bitarteko etekinak dituzten subjektu pasiboei dagokienez, 1.290 € ken eragiketa honen emaitza: etekin garbien zenbatekoaren eta 9.100 €-ren arteko kendura bider 0,2.
    • 12.050 €-tik gorako lan-etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 €.

Ondarearen gaineko zergaren berrezarpena:

2008ko urtarrilaren 1ean, Ondarearen gaineko Zergaren kuota osoari % 100eko hobaria ezartzeko erabakia sartu zen indarrean. Ondorioz, zerga hori aplikatzeari utzi zitzaion. Araudi berriak, ordea, berriro ezarri du 2011 eta hurrengo urteetarako.
  • 2008ko tarifari bere horretan eutsi zaio:
Likidazio-oinarrien muga eurotan

Kuota osoa (eurotan)

Tasa aplikagarria (ehunekoa)

0 eta 155.511,88 euro bitartean

0

0,20

155.511,89 eta 311.023,76 bitartean

311,02

0,30

311.023,77 eta 622,047,53 bitartean

777,56

0,50

622.047,54 eta 1.244.095,06 bitartean

2.332,68

0,90

1.244.095,07 eta 2.488.190,11 bitartean

7.931,11

1,30

2.488.190,12 eta 4.976.380,22 bitartean

24.104,34

1,70

4.976.380,23 eta 9.952.760,45 bitartean

66.403,57

2,10

9.952.760,46 eurotik gora

170.907,55

2,50

  • Ohiko etxebizitzaren gehieneko zenbateko salbuetsia handitu egin da: 300.000 €-koa izango da (lehen, 150.253 €-koa).
  • Gutxieneko zenbateko salbuetsia ere handitu egin da: 700.000 €-koa izango da (lehen, kenkarien gehieneko muga 350.506 €-koa zen). Demagun zergapeko baten ohiko etxebizitzaren balioa 500.000 eurokoa dela. Beraz, 300.000 euroko kenkaria ezarriko litzaioke, eta gainerako 200.000 euroengatik dagokiona ordaindu beharko luke.
    • Beste ondasunik ez badu, ez du Ondarearen gaineko Zergarik ordainduko. Gogoan izan, 700.000 eurorainoko balioa salbuetsita dagoela.
    • Baina, adibidez, 600.000 €-ko inbertsio-fondoak baldin baditu, etxebizitzaren 200.000 euroei 600.000 horiek gehituko zaizkio, eta, beraz, 800.000 €-ri dagokiona ordaindu beharko luke, baina 700.000 eurorainoko kopuruak salbuetsita daudenez, azkenik 100.000 €-ri dagozkion zergak ezarriko litzaizkioke.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza Finantza kudeaketa