2017 zoriontsua!

2017 zoriontsua!

1 min.

2017 zoriontsua!

Saihestezina da. Urte amaierak atzera begiratzera eta azken hamabi hilabeteak berrikustera behartzen gaitu. Ona, txarra, hazten lagundu diguna, ikasi duguna, gainditu ditugun oztopoak nahiz oraindik ere aurrez aurre ditugunak. Dena dago bertan, ia guztiz ezabatu dugun 2016ko egutegian. LABORAL Kutxan aldaketaz betetako urtea izan da, gure Online Bankako hobekuntzei dagokienez batez ere, eta gure ingurunean modu positiboan eragiteko gure konpromisoa oso sendoa izan da.

2017an, hemen jarraituko dugu. Bankan ere beste modu bat badela frogatzeko borondate sendoarekin. Zure konfiantza izatea espero dugu, hura izan baita eta izango baita beti gure abalik handiena. Orain eta etorkizunean.

Urte berri on. Bihotz-bihotzez. LABORAL Kutxa egiten dugun pertsona guztien aldetik.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua