2020 zoriontsua… eta mila esker guztiagatik!

2020 zoriontsua… eta mila esker guztiagatik!

1 min.

2020 zoriontsua… eta mila esker guztiagatik!

Zalantzan egon gara, blogeko sarrera hau egin ala ez. Nahiago izaten dugu leiho honetan zuen ekonomiarako tresna baliagarriak, LABORAL Kutxaren inguruko berriak eta gure politikari buruzkoak plazaratzea.

Erabilgarriak, gardenak eta arduratsuak izatea. Horixe dugu gure norabidea.

Baina gaurkoan, zuen baimenarekin, eztitsuago gatozkizue. Egun berezi hau aprobetxatu nahi dugu hau esateko: egiten dugun guztia ezinezkoa litzateke zuek gabe. Kirol-babesletzak, kultura laguntzea, gizarte-lanean diharduten elkarteekin eta erakundeekin ditugun hitzarmenak, ekintzailetzaren aldeko politikak eta abar, horiek guztiak aurrera ateratzen dira LABORAL Kutxak egunero-egunero milaka eta milaka lagunen laguntza jasotzen duelako; izan ere, LABORAL Kutxa elkarlaneko proiektu handia da.

Eskerrik asko.

Zuen konfiantzak zuekiko dugun erantzukizuna gogorarazten digu. Zuen atxikipenak gure onena ematera bultzatzen gaitu. Datorren urtean zuen eta gure aurreikuspenak gainditzea espero dugu, gauzak egiteko beste modu bat badela erakutsi dezagun, benetan sinesten dugulako.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua