50 mugikor zozketatzen ditugu. Horietako bat irabazi nahiko zenuke?

50 mugikor zozketatzen ditugu. Horietako bat irabazi nahiko zenuke?

2 min.

50 mugikor zozketatzen ditugu. Horietako bat irabazi nahiko zenuke?

Gerturatu gure edozein sukurtsaletara ekaineko hilabetea amaitu aurretik eta eskatu gureIlusio Kredituari buruzko informazioa. LABORAL Kutxako bezeroa bazara eta 18 urte baino gehiago badituzu, 50 telefono mugikorren zozketan parte hartuko duzu. Egun gutxi geratzen dira, eta, beraz, auto bat finantzatzea, etxean berrikuntzaren bat egitea edo bestelako gasturen bat gauzatzea pentsatzen ari bazara, egin ezazu orain eta hartu parte BQ Aquaris 5 smartphone baten zozketan.

Zozketa uztailaren 14an egingo da etagure web orriaren bidez jakinaraziko da. Une horretatik aurrera, irabazleek 30 egun izango dituzte mugikorra eskatzeko, baina horrenbeste denbora itxaron nahiko ez dutela pentsatzen dugu! Behin bakarrik parte hartu ahal izango da eskaera bakoitzeko, eta lehen esan dizugun moduan, 50 telefono mugikor daude jokoan. Aukera paregabea da Ilusio Kreditua ezagutzeko, hark finantzaketa 48 ordutan lortzeko aukera eskaintzen baitizu, merkatuko baldintza onenetan.

Zein dira Ilusio Kredituaren ezaugarriak?

  • Gutxieneko zenbatekoa: 9.000 euro
  • Irekiera-komisioa: % 1,5
  • ITN: % 5,37
  • Aldez aurretiko baliogabetze partziala edo osoa egiteak izango duen konpentsazioa: % 1**
Adibidea: 7 urtera eskatutako 10.000 euroko mailegu batek 12.169 euroko zordunketa izango luke guztira, 150 euroko irekiera-kuotaz gain. Zure premietan oinarritutako kalkuluak egin nahi badituzu, erabiligure simulatzaileak.

Zein baldintza bete behar dira kreditu hau eskatzeko?

Honako baldintza hauetakoren bat bete behar duzu:

  • Nomina, pentsioa edo autonomoen ordainagiria izatea.
  • Kreditu-txartel bat aktibo izatea.
  • Gutxienez 600 euroko saldoa duen BGAE edo pentsio-plana izatea.
  • BGAE edo pentsio-plana izatea, eta seihileko gutxienez 180 euroko ekarpena egitea.
Nola eskatu daiteke?

LABORAL Kutxaren edozein sukurtsaletan, honako agiri hauek aurkeztuta:

  • NAN fotokopia.
  • Azken bi nominen fotokopia.
  • Azken PFEZ aitorpenaren fotokopia.


Zein da zure erreakzioa?