7 gako, errutinarako itzulera osasungarria izan dadin
2020-09-07
7 gako, errutinarako itzulera osasungarria izan dadin
Bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz, udara apur bat arraroa izan baduzu ere, seguru ongi aprobetxatu duzula, atseden hartu eta indarberritu egin zarela ikasturte berriari gogotsu ekiteko.
Orain, ordua iritsi da egunerokoari berriro heltzeko, lanera bueltatzeko, «eskola-itzulerari» gogoz eta ilusioz aurre egiteko, eta, batez ere, alaitasunez eta etxeko lanak eginda. Hortaz, gako batzuk emango dizkizugu, errutinari gogoz heltzen lagunduko dizutenak.
Batez ere, jarrera positiboa
Bizitzan, jarrera da gauzarik garrantzitsuenetako bat. Beraz, ahaztu opor-osteko sindromea. Bai, badakigu oporrak amaitu direla eta agian ez direla izan zuk nahiko zenituzkeen modukoak. Baina ahalik eta etekinik handiena atera diezu, uste baino handiagoa, beharbada. Hortaz, eutsi oroitzapen horri ahalik eta luzaroen, eta ekin lanari, errutinari irribarrez heltzeko.Zeureganatu ohitura osasungarriak
Urte zail honetan agerian gelditu da, gordinki, osasuna dela bizitzako gauzarik garrantzitsuenetako bat. Ez jarri arriskuan. Ariketa fisikoa egiten hasteko edo horri berrekiteko unea da, hartu dituzun kiloak gainetik kentzeko, sasoian jartzeko eta ondo sentitzeko. Kontuan izan ariketa fisikoa egiteko ez dela beharrezkoa gimnasioan izena ematea. Konfinamenduak erakutsi digu, besteak beste, etxean ariketa fisikoa erraz egiten lagunduko diguten tutorial mordoa dagoela Interneten. Primeran sentituko zara.Zaindu dieta
Munduko sukaldaritza-paradisuetako batean bizi gara… eta jatea maite dugu. Bada, oporretatik ekarri ditugun kilo horiek gainetik kentzeko ordua iritsi da, barazkiak eta plantxan prestatutako jakiak berreskuratzeko unea, aldi batez kaloria-gehiegikeriak baztertzekoa.Egin ezazu asteko bazkarien eta afarien plangintza. Egun gutxiren buruan, etxetik kanpoko otorduek uzten duten betekada-sentsaziorik ez duzu izango eta hobeto sentituko zara.
Edan ur asko, ahaztu alkohola eta laster nabarituko dituzu emaitzak.
Antolatu zure egunak eta gauak
Kalkulatu: egunak 24 ordu ditu, eta eguneroko zereginetan ondo aritzeko 7 edo 8 orduko loa behar baduzu, ez zara gauerdia baino beranduago oheratu behar. Baztertu afari astunak, itzali gailu elektronikoak ordu egoki batean eta berreskuratu lokartzen laguntzen dizuten ohiturak, irakurtzea, adibidez.Erabaki zerk duen lehentasuna
Oporretako itzulera garai apur bat kaotikoa izaten da, batez ere lanean: badirudi zure mahaira iristen den guztia premiazkoa dela. Jokatu zentzuz, erabaki ezazu pilatzen ari zizkizun gaiak benetan premiazkoak ote diren; lehenetsi egin beharrekoak, eta heldu horiei modu antolatuan eta irizpide argiekin. Litekeena da kontu asko telefono-dei batekin konpontzeko modukoak izatea, txat amaigabeei ekin beharrean.Lagungarri izan daitezkeen ofimatika-tresna ugari dago, baina teknologian abila ez bazara, erabili agenda eta egutegia. Saia zaitez zeregin batetik bestera tarte txiki bat uzten; izan ere, arnasa hartu beharra izan dezakezu, edo eginbeharrak luze jo dezake. Jokatu malgutasunez: sasoi honetan ezusteko ugari sortzen da.
A, eta ez ahaztu, isilarazi bat-bateko mezularitzako zerbitzua eta sare sozialetako jakinarazpenak.
Abiarazi proiektu berriak
Oporrek reset egiteko balio dute, burua oxigenatzeko eta indarberritzeko. Horregatik, une ezin hobea da aspalditik buruan darabilzun egitasmoa abian jartzeko: txinera kantondarreko ikastaroa, Thai sukaldaritza-ikastaroa edo zeure etxeko dekorazioa berritzea. Motibatuko zaituen edozer lagungarri izango zaizu ikasturtearen hasiera eramangarriagoa izan dadin, eta gauza gehiago egiteko gogoz itzul zaitezen etxera.Eduki paperak antolatuta
Beharbada, oporretan denbora izan duzu zure lehentasunak aztertzeko eta zuretzat bizitzan benetan garrantzitsua denaz gogoeta egiteko, bizi dugun osasun-krisia kontuan hartuta. Horregatik, une egokia da paperak egoki prestatuta ote dituzun egiaztatzeko, lehentasunak eguneratzeko eta baliagarri ez zaizuna atzean uzteko. LABORAL Kutxan lagundu nahi dizugu. Bizitza+ kanpaina berreskuratzea erabaki dugu, eta aparteko baldintzetan eskaini nahi dizugu zuretzat eta zure bikotekidearentzat prestatutako bizitza-asegurua. 30 eta 60 urte bitartean baduzue, poliza berria kontratatzean Bikote Planaren onuradun egingo zarete eta 200 €-ko beherapena izango duzue guztira. Eta asegurua lehendik egina baduzu, 100 €-ko beherapena izango duzue poliza berrian, hau da, zure bikotekidearenean. Gainera, osasun-poliza bat behar baduzu, edo ehorzketa edo istripuetakoa, 50 €-ko eta 20 €-ko beherapena egingo dizugu, hurrenez hurren, kontratatzeko unean.Guztia prest al duzu zeure “eskola-itzulerarako”? Ba ahaztu opor-osteko sindromea, izan jarrera positiboa eta ekin ikasturte berriari alaitasunez eta gogotsu.
Zein da zure erreakzioa?