Abendua: ausartak izan
2017-12-01
Abendua: ausartak izan
2017ko BERDINTASUNERAKO EMAKUNDE SARIA:“Oso ausarta izan behar da gure sentimenduak adierazteko. Horixe da pailazoa izatea”.
Pailazoa izateak ausarta izatea esan nahi du. Halaxe uste du Virginia Imazek. Pailazo profesionala da 1988az geroztik eta, ia hiru hamarkada hauetan, bere buruaz barre eginez bizimodua irabazteko gai izan da. “Eta ohore handiz”, erantsi du.
Nahi baino lehenago utzi zuen haurtzaroa, etxeko zereginei ekiteko. Halere, geroago, bere jolasik gogokoena lanbide bihurtu zuen, eta plazera eta barrea haren filosofia bilakatu ziren.
Baina Virginia pailazo bat baino gehiago da: irakaslea, idazlea, gidoigilea, ahozko narratzailea eta Oihulari Klown antzerki-konpainiaren zuzendari eta sortzailea ere bada.
Cownclusiones deritzenak sortu zituen, hau da, hitzaldiak, biltzarrak, mintegiak eta enpresa edo erakunde bilerak umorez dinamizatzeko saioak. Izan ere, haren ustez, “umorea babesteko beste modu bat da, bizimoduaren defentsa bat, tragedia arintzeko, arnasa hartzeko, urrunago ikusteko eta beldurraren tentsioa askatzeko aukera ematen diguna".
Virginiarentzat, lana baino gehiago, misio bat da haren eginkizuna: galdu dugun harritzeko gaitasuna berreskuratzea du xede. Bera bezalako ausartek bete dezaketen misioa, hain zuzen.
Beste esteka interesgarri batzuk:
Emakunde: “Umoreak tragediatik haratago ikusten laguntzen digu”.
Eta, jakina, hemen dituzu gure egutegiko gainerako historiak.
Zein da zure erreakzioa?