Abuztua: belarra zapaltzeko beste modu bat

Abuztua: belarra zapaltzeko beste modu bat

1 min.

Abuztua: belarra zapaltzeko beste modu bat

Zure ametsak eraiki eta gauzatzen saiatzea, amets horiek beteko diren ala ez jakin gabe, bizitzari aurre egiteko beste modu bat da. Ekintzailetza da, Xabier de la Mazak odolean duen zerbait.

Ekintzaile hutsa da. Ekonomiari eta enpresa-zuzendaritzari lotutako gaietan ikertzailea izanik, egun batean teoriatik ekintzara pasatzea erabaki zuen eta hainbat proiekturi ekin zien. Horietako gehienak gastronomiari eta kulturari lotuta daude.

The Loaf Bakeries sortu zuen, artisau-ogia eta haren inguruko kultura duintzeko proiektua. Horrez gain, Pantori ere bultzatu zuen, Espainia osoko artisau-produktuak saltzen dituen denda fisikoa eta onlinekoa. Goizeko 8:55ean, produktu horietako bakoitzaren atzean dagoen historia liluragarria ezagutarazten du.

Dena dela, haren proiekturik enblematikoena Musika Parkean da, parkeak, piknika eta musika aldarrikatzeko helburua duena. “Ez jolastu belar gainean” edo “Ez egin korrika belar gainean” eta antzeko esaldiak entzun ditu txikitatik Donostiako parkeetan, eta inoiz ez du ulertu zergatik. Horrexegatik aldarrikatzen du parkearen benetako izaera: “gozatzeko espazio komuna”. Ekitaldi bakar batean 3.000 lagun biltzea ere lortu du. Ez da gutxi.

Teoriatik ekintzara pasatzea, parkeko belarra zapaltzea, behin eta berriz ekitea edo, besterik gabe, gozatzea. Aukeratzea da kontua. Badela beste modu bat aukeratzea.

Honelako historia gehiago ezagutu nahi badituzu, irakurri gure egutegiko gainerako hilabeteak.


Zein da zure erreakzioa?