Administrazio Publikoaren hornitzaileek fakturak formatu elektronikoan aurkeztu behar dituzte ezinbestean

Administrazio Publikoaren hornitzaileek fakturak formatu elektronikoan aurkeztu behar dituzte ezinbestean

1 min.

Administrazio Publikoaren hornitzaileek fakturak formatu elektronikoan aurkeztu behar dituzte ezinbestean

Administrazio Publikoen berankortasuna murrizte aldera, joan den urtarrilaren 15ean sartu zen indarrean abenduaren 27ko 25/2013 Legea, Sektore Publikoan faktura elektronikoa bultzatzea eta kontabilitate-erregistroa sortzea arautzen duena.

Administrazio Publikoari (estatukoari, autonomia-erkidegokoari edo tokikoari) fakturak egiteko gestio-prozedura berria jasotzen du araudiak. Horrela, fakturen erregistro publikoa sortuko da, hornitzaileei ordaintzeko prozedurak arintzeko eta ordaindu gabe dauden fakturen berri zehatza izateko.

Faktura elektronikoa egiteko betebeharra izango dute Administrazio Publikoari 5.000 eurotik gorako zerbitzuak edo hornigaiak saltzen dizkioten enpresa guztiek.

Sistemaren funtzionamendua

Faktura guztiak Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorretik bidali beharko dira. Estatuko Administrazio Orokorreko edozein organoren aurrean faktura elektronikoa puntu bakarretik aurkezteko aukera eskaintzen duen online plataforma da hori.

Era berean, plataforma horren bitartez faktura-izapideen egoera kontsulta daiteke, eta Administrazioari bidali, eskuz edo modu automatizatuan.

5.000 eurotik beherako fakturak ez dira derrigorrean formatu elektronikoan aurkeztu behar, baina gomendagarria delakoan gaude, ordainketak arindu eta kontrolatze aldera.

Euskadiri dagokionez, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrak sortu dituzte, bakoitzak berea. Horien bidez, faktura elektronikoak  foru-aldundi bakoitzaren erregistro elektronikora sartuko dira zuzenean, eta puntu horretatik dagozkien erakundeetara bideratuko dira, izapidetu eta ordain ditzaten.

Esteka honetan ikus daiteke gainontzeko Autonomia Erkidegoetan faktura elektronikoak izapidetzeari eta bidalketa gestionatzeari buruzko informazioa.


Zein da zure erreakzioa?