ALBOKA + Capercaillie taldeen kontzerturako 5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu, Aitzina Folk jaialdi solidarioaren barruan

ALBOKA + Capercaillie taldeen kontzerturako 5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu, Aitzina Folk jaialdi solidarioaren barruan

1 min.

ALBOKA + Capercaillie taldeen kontzerturako 5 sarrera bikoitz zozkatzen ditugu, Aitzina Folk jaialdi solidarioaren barruan

Baduzu abenduaren 29rako planik? Ez? Zer begitantzen zaizu ALBOKA + Capercaillie taldeen kontzertura joatea, Aitzina Folk jaialdiaren barruan? Gasteizko Mendizorrotzan 19:00etan izango den emanaldirako bost sarrera bikoitz zozkatzen ditugu.

Folka eta solidaritatea ataxia telangiektasia dutenekin: Aitzina Folk

Aurten Gasteizen izango den Aitzina Folk musika-jaialdi solidarioak seigarren edizioa beteko du, hasi zen une beretik helburu bikoitz bati lotuta: folka zabaltzea musikaren, dantzaren eta lantegien bidez; eta ataxia telangiektasia izeneko gaixotasun arraroa ikertzeko laguntza biltzea.

Gasteizen folk musika-jaialdia antolatzeko ideia Aitzina lantaldean sortu eta garatu zen. Ataxia telangiektasia izeneko gaixotasuna dutenei laguntzeko taldea da, AEFAT ukitutako pertsonen Espainiako elkarteko kidea. LABORAL Kutxa, berriz, ekitaldiaren babesle gisa aritzen da.

Jaialdi kulturaniztuna eta dagoeneko ondo errotua da, urtetik urtera haziz doana. Musika tradizionala eta tokiko folka ez ezik, beste esparru ugari ere landu eta erakusten ditu: nazioarteko taldeak, antzinako musika-tresnak, dantza tradizionalak, eskolen partaidetzak, lantegiak, kalejirak, hitzaldiak eta, batez ere, oso giro ona, 18 jardueraren baino gehiagoren inguruan. Kalitateko folkaz gozatzeko aukera paregabea, emakumeentzako leku berezia ere gordetzen duena, «Emakumeak Folkean» atalean.

Lurra, ur, haize

Alan Griffin-ek eta Joxan Goikoetxeak gidatutako ALBOKA folk taldeak bere 25. urteurrena ospatzeko bira abiatuko du kontzertu honekin, LURRA, UR, HAIZE, bere bosgarren lan diskografikoa aurkeztuz. Eskuzabaltasun handiko CD mardul honen 17 kantuek jada ezaguna egiten zaigun bidai bat proposatzen digute dantza eta erromantze zaharrak ezagutaraziz eta egokituz, bai eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuz ere.

Capercaillie (Eskozia) taldea gehien estimatzen diren musikari zeltiar batzuez osatuta dago. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin dute dagoeneko, 20 disko baino gehiago soinean eta mundu osoan zehar emanaldiak eginda.


Zein da zure erreakzioa?