Angela Cervantesekin eta Chema Saizekin musika klasikoa jazz-erritmoan entzuteko 2 sarrera bikoitzen zozketa

Angela Cervantesekin eta Chema Saizekin musika klasikoa jazz-erritmoan entzuteko 2 sarrera bikoitzen zozketa

2 min.

Angela Cervantesekin eta Chema Saizekin musika klasikoa jazz-erritmoan entzuteko 2 sarrera bikoitzen zozketa

Hauek dira irabazleak
    Estibaliz Urquiza Petralanda
    Carlos Rueda Garcia
Zorionak!

Bakarra gelditzen da. Gasteizko katedrala musika-agertoki bihurtu duen zikloaz gozatzeko azken kontzertua. Izan ere, zikloa amaitzear dago, kontzertu multzo eder-ederra eskaini ondoren: musika-tresna klasikoez egindako rocka OctOverren eskutik eta «zarrabetearen Jimmi Hendrix» esaten dioten Germán Diázen folk harrigarria, besteak beste. Joan nahi duzu «Kontzertuan eta irekita» zikloak prestatu duen azken musika-ekitaldira? Erraz-erraza da: idatzi zure datuak inprimakian, eta guk abisatu egingo dizugu, baldin eta zuri egokitzen bazaizu Angela Cervantes eta Chema Saiz bikoteak datorren urriaren 14an emango duten ikuskizunerako bi sarrera bikoitzetakoren bat.

Musikako klasikoak jazz-erritmoan

Gustatzen zaizkizu Schubert, Bellini, Albeniz, Mozart, Cipriano de Rore eta Puccini? Hala bada, Angela Cervantesek eta Chema Saizek nola interpretatzen dituzten entzun behar duzu. Izan ere, bikote horrek ibilbide luze eta ospetsua egin du estatuko jazzaren munduan, operaren eta oratoriaren lirismoa jazzaren paisaia harmonikoekin lotzen. 2014an elkarrekin aritu ziren Ella Fitzgerald eta Jose Pass gogorarazten zituen lanean, eta, oraingo honetan, aurreko hori bezain sentikorra eta sakona den beste proiektu batean bildu dira Eivissako kantaria eta Alcalako gitarra-jolea.

Ezagutzen badituzu, seguru dagoeneko zeure datuak inprimakian idazten hasia zarela, zozketan parte hartzeko. Eta, bestela, bikotearen interpretazioak entzutera eta Santa Maria katedralean aurrez aurre ikustera gonbidatzen zaitugu. Izan ere, Santa Maria Katedrala Fundazioak eta Jazzargia musika- eta kultura-elkarteak bat egin dute, hilabete batzuetan katedrala musikarako agertoki bihurtzeko. LABORAL Kutxak hasieratik lagundu dio proiektu horri, gure DNA kooperatiboan txertatuta daukagulako kulturari laguntzea, eta arkitektura, musika eta historia bateratzeko aukera paregabea begitandu zaigulako. Eta ez zaigu jardun horri amaiera emateko modu hoberik bururatzen, hemen eta sare sozialetan jarraitzen diguzuenon artean sarrerak banatzea baino.

Animatu parte hartzera, eta zorte on! Gasteizen ikusiko dugu elkar!


Zein da zure erreakzioa?