Apirila: horma adierazgarriak

Apirila: horma adierazgarriak

1 min.

Apirila: horma adierazgarriak

“Emakumeak ikusgaitasuna behar du. Horregatik, batez ere emakumeen tamaina handiko erretratuak egiten ditut”.Eva Mena bilbotarrak bizimodu bihurtu du arte marjinal bat: grafitia. Arte Ederretan lizentziatua izanik, hainbat hiri-azalerak itxura pertsonalagoa, alaiagoa eta biziagoa dute, paisaia goibelak hobetzeko duen bokazioari esker.

Den ezizenarekin, 1995az geroztik dabil grafitiak eta horma-irudiak egiten, eta, spraya eskuetan duela, mundu erdian ibili da. Tangerreko, Brasiliako eta Europako hainbat hiritako fatxadek dute haren obraren bat margotuta. Palestinako Lotsaren Harresi ospetsuan ere utzi du bere aztarna.

Haren obra erretratu errealistan oinarritzen da, baina ez da kolore errealistetara mugatzen. Aitzitik, kolore bizien gamak hobesten ditu. Baina, estetika ez ezik, salaketa soziala ere bilatzen du.

Musika beltza du inspirazio-iturri, eta horren kantariak zein musikariak. Emakume izateak ere ez dio bidea erraztu. Horregatik, Billie Holiday, Erikah Badu eta antzeko artistak margotzeko joera handia du: “Emakumeak ikusgaitasuna behar du. Horregatik, batez ere emakumeen tamaina handiko erretratuak egiten ditut”.

Evarentzat garrantzi handikoa da bere irudiek sentimenduak eta sentsazioak transmititzea. Guri, sentitzeko beste modu bat badela adierazi digute haren “hormek”.

Ezagutu Eva Menaren obra haren webgunean.

Eta irakurri gure egutegiko gainerako historiak.


Zein da zure erreakzioa?