Arabako Errioxako 2017ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal zozkatuko ditugu

Arabako Errioxako 2017ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal zozkatuko ditugu

1 min.

Arabako Errioxako 2017ko Wine Run ardoaren lasterketa ikusgarrirako 4 dortsal zozkatuko ditugu

Hauek dira irabazleak:
  • Diego Sainz Barco
  • Luis López de Lacalle Argote
  • Sergio Fernandez Rodríguez
  • David García Martín
Zorionak!

Urtean zehar, ekitaldi eta lasterketa ugari babesten ditugu, baina hau da, zalantzarik gabe, berezienetakoa. Urriaren 29an jokatuko da Arabako Errioxako Wine Run lasterketa Guardian, Erdi Aroko zaporea oraindik bere horretan gordetzen duen herri zoragarri horretan; hantxe hasi eta amaituko da lasterketa. Mundu osoko ardozaleek gehien estimatzen dituzten inguruneetako bat zeharkatuko du lasterketak. Eta, lasterketa amaitu ondoren, lasterketarekin batera antolatzen den Ardoaren eta Arabako Errioxako produktuen azokaz gozatzeko aukera izango dute lasterkariek eta haien lagunek; horretarako, dortsalekin batera, doan kontsumitzeko txartelak jasoko dituzte azokarako. Ez dauka itxura txarrik, ezta?

Eta oso erraza da parte hartzea. Hilabete honetan entrenatzeaz gain, hau baino ez duzu egin behar: zure datuak inprimakian utzi. Irabazleen izenak hemen bertan jakinaraziko ditugu; baina, irabazleei zuzenean ere abisatuko diegu. Hiru modalitate izango ditu lasterketak: 12 kilometroko paseoa upategiz upategi, 12 kilometroko lasterketa eta 20 kilometroko lasterketa. Irabazten baduzu, nahi duzun edo zure ezaugarriekin ondoen datorren modalitatea aukeratu ahal izango duzu. Eta, esan bezala, amaitutakoan, ardoaren azoka zoragarriaz gozatu ahal izango duzu.

Zer diozu? Animatzen zara urriaren 29an ardoaren espiritua lagun duzula korrika egitera?


Zein da zure erreakzioa?