Arabako proba zikloturistarik zaharrenerako 2 zenbaki zozkatzen ditugu

Arabako proba zikloturistarik zaharrenerako 2 zenbaki zozkatzen ditugu

1 min.

Arabako proba zikloturistarik zaharrenerako 2 zenbaki zozkatzen ditugu

Arabako proba zikloturistarik zaharrena da. 54 urteko historiak, ibilbide gogorren aldeko apustuak eta atletei ematen dien tratu ezin hobeak bermatzen du haren arrakasta.

Aurten, ibilbidea aldatzea erabaki da. Opakuako eta Urbasako mendateak kendu dira ibilbidetik, hasiera bigunagoa eta amaiera ikusgarriagoa eskaintzeko. Zikloturista bazara eta aurtengo ekainaren 18rako entrenatu nahi baduzu, jakizu guztira 215 kilometro izango direla. Mendizorrotzako irteeran (goizeko 8:00etan) eta Herrera gaineko helmugan zurekin egongo gara, LABORAL Kutxan oinarrizko kirol herrikoiarekiko konpromiso trinkoa baitugu. Ziklismoak, hain zuzen, leku berezia du gure urteko egutegian. Izan ere, 2014ko Tourretik Tropelarekin lankidetzan dihardugu. Tropela ziklismoko porrak egiten dituen weba da; Sarean euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortu zen, eta horretarako ziklismoarekiko zaletasunaz baliatzen da. Aurten parte hartu nahi baduzu, arretaz jarraitu gure sareak. Ziklismo-denboraldiaren hasieran ikusiko dugu elkar!

Badakizu, Arabako zikloturisten lasterketa beteranoan parte hartu nahi baduzu, inprimakia bete besterik ez duzu egin behar, eta irabaziz gero zenbakia non hartu adieraziko dizugu. Ez kezkatu, zozketa egindakoan zurekin jarriko gara harremanetan. Hemen duzu lasterketari buruzko informazioa, eta sare sozialetan berri guztiak izango dituzu, Twitterreko profilean nahiz Facebookeko orrialdean.

Sustapen hau ikusten ez baduzu, egin klik hemen parte hartzeko.


Zein da zure erreakzioa?