Aurreztu haien etorkizunerako eta gozatu abentura ederra Bardeetan

Aurreztu haien etorkizunerako eta gozatu abentura ederra Bardeetan

2 min.

Aurreztu haien etorkizunerako eta gozatu abentura ederra Bardeetan

Etxeko txikienen etorkizunerako aurrezten ari zara LABORAL Kutxaren haurrentzako kontu korrontearekin? Zorioneko zu! Uda honetan zure familiarekin bi abentura disfrutatu ahal izango dituzu, aurreztea bera bat eta bestea, asteburu gogoangarria Nafarroan. Senda Viva parkeaz gozatzeko sarrerak, Bardeetako Cueva de las Bardeneras ostatuan egoteko parada, sagardotegi baterako gonbidapena eta 4x4 batean desertutik ibiltzeko aukera. Ez da plan txarra, ezta?

Zozketa Super Bat kontua duten bezero guztien artean egingo da, uztailaren 15ean. Bost irabazleek urriaren 31ra arte izango dute sariaz gozatzeko. Gainera, beste zozketa bat ere egingo dugu. Uda honetan, 500 euroko 50 sari banatuko ditugu haurrentzako aurrezten ari direnen artean. Super Bat kontua baduzu, beraz, uda aparta dator: haurrentzako dirua egiteaz gain, sari bikaina irabaz dezakezu.

Super Bat kontuaren ezaugarriak

Zure seme-alaben etorkizunerako aurrezten ari zara? Besoetakoa duzu eta harentzat diru pixka bat gorde nahi duzu? Edo ilobari egin nahi diozu opari? Gustatuko litzaizuke maite duzun haurren unibertsitate ikasketetarako, bidaietarako edo beste gasturen baterako dirua jartzea? Ba, ez gehiago bilatu. Plan 1 aurrezki planarekin modu erraz eta malguan aurreztu dezakezu eta haurtxoek bermatuta izango dute diru hori kobratuko dutela, baita gurasoak zenduko balira ere, aurreztutako dirua saririk ordaintzetik libre geratzen delako.

Ama, aita, aitona edo amona. Denak izan ditugu buruan produktu hau sortzeko orduan. Denek nahi dutelako gauza berbera haien seme, alaba edo ilobentzat: etorkizunaren bermea. Hona hemen Super 1 kontuaren ezaugarri nagusiak:

  • Malgutasuna: bezeroari egokitzen zaio, haren beharrei eta aurrezteko gaitasunari. Zeuk hautatzen duzu zenbat diru aurreztu nahi duzun eta edozein unetan alda dezakezu. Ez duzu zertan diru askorik euki behar aurrezten hasteko. Kopuru txikiarekin has zaitezke.
  • Iraupena: norentzat ari zaren aurrezten, pertsona horrek 18 urte betetzen dituenean kobratuko du. Hala ere, une hori iristen denean aurrezten jarraitu nahi baduzu, beste 5 urtez luzatu daiteke epea.
  • Likidotasuna: diruaren parte bat edo guztia berreskuratzeko aukera.
  • Errentagarritasuna: gutxieneko interesa bermatuko dizugu, kontratuak irauten duen urte guztietarako. Horrek segurtasun eta egonkortasun handia emango dizu. Gainera, sei hilabetean behin aparteko errentagarritasuna lor dezakezu, merkatuaren eboluzioaren araberakoa (Zor Publikoa).
Gehiago jakiteko, hementxe gure webgunea. Dudarik baduzu utzi zure iruzkina sarrera honetan bertan edo zatoz gure bulegoren batera. Gure kudeatzaileek gustura atendituko zaituzte.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Bidaiak