“Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak” zikloaren ekitaldi berezia
2016-05-09
“Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak” zikloaren ekitaldi berezia
Aurten, “Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak” zikloaren ekitaldi berezia egongo da Gipuzkoan, pentsatzeko eta eztabaidatzeko espazio irekia.
Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak
Aurreko edizioetan hainbat gai jorratu ditugu, besteak beste, emozioen gestioa, hezkuntzaren mugak edota minarekin dugun harremana, betiere maila goreneko adituen laguntzarekin. Aurten ere ekimena errepikatuko dugu, jakina. Baina, oraingoan Gipuzkoak edizio oso berezi bat hartuko du, Babesten dugun Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren esparruan.4 aste eta 4 elkarrizketa, aldez aurretik hitzordua eskatuta
Aurrekoak baino biziagoa izango da aurtengo edizioa, luzeagoa eta aditu gehiagoren partaidetza izango du. Guztira, Gipuzkoan lau elkarrizketa egingo dira, maiatzaren 11tik ekainaren 1era bitartean, Donostiako Kursaal jauregian, LABORAL Kutxa, Donostialdea ESI eta Gipuzkoako Foru Aldundia erakundeen lankidetzari esker. Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira eta, sarrera doakoa bada ere, bertan egoteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da Elkarrizketak zikloaren web-orrian.- 1. elkarrizketa: “Del error al éxito, un camino hacia la excelencia” (maiatzak 11): Andoni Luis Aduriz izango da hizlaria, bere Mugaritz jatetxea munduko onenen artean kokatu duen sukaldaria; eta sarrera Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua / ESI Donostialdea erakundeko ordezkari Jesus Bañalesen esku egongo da.
- 2. elkarrizketa:“¿Cómo se gobernará en el siglo XXI? Las transformaciones contemporáneas de la democracia” (maiatzak 18): Daniel Innerarity izango da partaide, EHUko filosofia politiko eta sozialeko katedradun eta Gobernantza Demokratikoa institutuko zuzendaria; eta aurkezpena, berriz, Javier Massók egingo du, Donostialdea ESIko erradiodiagnostiko espezialitateko mediku-zerbitzuko buruak.
- 3. elkarrizketa: “Oinazea Letren Ispiluan” (maiatzak 25, euskaraz): Egungo euskal literaturan erreferentziazkoak diren bi idazleren arteko elkarrizketa izango da, Anjel Lertxundiren eta Kirmen Uriberen artekoa. Aurkezlea Felix Zubia izango da, Donostialdea ESIko Zaintza Intentsiboen Unitateko medikua.
- 4. elkarrizketa: “La igualdad es una buena inversión” (ekainak 1): Ekainean emango diegu bukaera elkarrizketei, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa sariko Euskal Herriko Curriculum Onenaren kategoriako bi irabazlerekin: Mari Carmen Gallastegi ekonomia katedradunarekin eta Mariasun Landa irakasle, hezkuntza-ikertzaile eta euskarazko haur eta gazte literaturan ibilbide oparoa duen idazlearekin. Sarrera Itziar Vergararen esku egongo da; lehen arretako doktorea, Biodonostiako ikertzailea eta kronizitatean eta zahartzean espezialista.
Etorri nahi al duzu?
Esan dizugun bezala, sarrera doakoa da. Inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar.Zain gaituzu!
Zein da zure erreakzioa?