Aurten, parte hartu Tourrean eta Espainiako Vueltan LABORAL Kutxa eta Tropelarekin
2014-06-23
Aurten, parte hartu Tourrean eta Espainiako Vueltan LABORAL Kutxa eta Tropelarekin
2005. urtean sortu zen, interneten euskararen erabilera sustatzeko asmoz. 10.000 erabiltzaile baino gehiagok erabiltzen dute eta interneten apustuak egiteko erreferentziazko webgunea da. Tropelari buruz ari gara. Urteak daramatzagu web orrialde hau zaletu bezala erabiltzen baina aurten elkarlanean aritu gara Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan.
Elkarlan hori zertan datzan? Ba, labur esanda: LABORAL Kutxa Saria sortu dugu, erabiltzaileen arteko poltsa edo apustuak egiteko sailkapen doakoa eta irekia. Sailkapen berezi honi esker, Tourrerako eta Espainiako Vueltarako talde onena sortzen duten parte hartzaileak kirolari lotutako produktuekin sarituko ditugu. Eta inoiz asmatzen ez duzun horietakoa bazara baina parte hartzeko gogoa baduzu, egon lasai. Parte hartzaile guztien artean ere sariak banatuko ditugu, zozketa bidez.
Pozik gaude: 50 urte eman ditugu kirol txapelketak sustatzen eta gure bezeroekin zein gizartearekin dugun harremanean euskararen erabilera sendotzen eta sinetsita gaude ibilbide oparo horretan Tropela bidelagun ederra izango dela. Gainera, ziur gaude izugarri dibertituko garela!
Sariketak eta zozketak
Gustatzen zaizu txirrindularitza? Zure familiarekin, lagun taldearekin edo lankideekin apustuak egiteko gogorik bai? Ilusioa egingo lizuke Tourmaleta igotzeko ahaleginean ari den talde horren managerra zarela sentitzeak? Uda honetan hori guzti hori egiteko aukera izango dugu Tropela eta LABORAL Kutxarekin. LABORAL Kutxa Sarian parte hartu eta Tourra edo Vuelta irabazten baduzu Orbea bizikleta bat irabaziko duzu. Errepiderako egokia, mountain bike estilokoa edo paseoan ibiltzekoa. Zeurea aukera.
Eta irabazten ez baduzu ez arduratu. Berdin-berdin dibertitzeaz gain, LABORAL Kutxan zozketatuko ditugun 5 oparietako bat irabaz dezakezu. Txirrinduan ibiltzeko behar den materiala banatuko dugu! Gainera, gure bezeroa bazara saria bikoitza izango da, Forum Sport etxean gastatzeko 50 euro ere banatuko baititugu. Izan ere, kirola ikustea eta apustuan ibiltzea gozamen bikaina da baina zeresanik ez kirola egitea!
Eta txirrindularitzaz tutik ez badakizu?
Horretan ere pentsatu dugu. Tropela webgunea txirrina eta pinoia justu-justu desberdintzen duten erabiltzaileentzat ere pentsatuta dago. Zure taldea osatzeko izarrak aukeratzen dituzunean, orrialdeak esan egingo dizu zenbat erabiltzailek aukeratu duten kirolari bakoitza. Proportzio horiek dituzunean, zeuk erabaki gehiengoarekin bat egiten duzun ala inork ezagutzen ez duen Azerbaijango txirrindulari ezezagunen bati aukera bat ematen diozun!
Horrez gain, aurreko urteetako irabazleak nortzuk izan ziren jakin nahiko zenuke? Hona Tourreko irabazleen zerrenda, azken 8 txapeldunen izenak biltzen dituena.
WikipediaApustuak egiteko etxeak ere termometro hona izan daitezke sasoian dauden kirolariak zeintzuk diren jakiteko. Oddchecker webguneak, adibidez, 24 web orrialdetan egiten diren apustuak alderatzen ditu erabiltzaileen faboritoak nortzuk diren jakiteko. Hona aurtengoen zerrenda:
- Chris Froome
- Alberto Contador
- Vincenzo Nibali
- Alejandro Valverde
- Andrew Talansky
- Richie Porte
- Jurgen Van Den Broeck
- Tejay Van Garderen
- Bradley Wiggins
- Joaquim Rodriguez
#laboralkutxasaria
Traola edo ‘hashtag’ hori erabiliko dugu gizarte sareetan Tropelarekin elkarlanak dirauen bitartean, Frantziako Tourrean zein Espainiako Vueltan, bai Tropelaren Twitter zein Facebookean baita gureetan ere (hemen eta beste honetan!)
Tropelari buruz Tropela Elkartearen helburua euskarak teknologia berrien esparruan duen erabilera sustatzea da eta horretarako txirrindularitza lehiaketetarako apustuak egiteko modua ematen du. 2005. urteko Tourrean egin zen lehen ‘online’ lasterketa eta ordutik munduan eta gure inguruan dauden lehiaketa garrantzitsuenetan erabilgarri egon da. Euskal Herriko Itzulian, Frantziako Tourrean, Espainiako Vueltan eta Txirrindularitza Mundialean. Gero eta erabiltzaile gehiago erakarri ditu, gainera. Iazko Tourrean 14.000 lagunek hartu zuten parte!
Tropelak ematen duen zerbitzua euskaldun eleanitza da. Hau da, erderaz ere eskaintzen da (katalanez, ingelesez zein gaztelaniaz) baina euskarak du lehentasuna esparru eta maila guztietan (blogetan, podcastetan…) eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik sartzen diren erabiltzaile guztiei euskaraz erabiltzera animatzen ditugu.
Zer diozu? Animatuko zara parte hartzera eta ikusiko dugu elkar Parisen, Eliseo Zelaien Hiribidean?
Zein da zure erreakzioa?