Txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenak LABORAL Kutxarekin eta Tropelarekin batera
2017-04-05
Txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenak LABORAL Kutxarekin eta Tropelarekin batera
LABORAL Kutxaren Tropela Saria Euskal Herriko Itzuliarekin, Giroarekin, Tourrarekin, Espainiako Itzuliarekin eta Emakumearen Birarekin.
Txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenak LABORAL Kutxarekin eta Tropelarekin batera
Lehen lasterketa dagoeneko martxan da eta saria du
Egin al duzu 2017ko lehen kiniela? Horrela izatea espero dugu, Euskal Herriko Itzulian apustu egiteak eta LABORAL Kutxa saria irabazteak oparia izango baitu: 200 euro Gift4Youn erabiltzeko, lehen sailkatuarentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Sariak bikoiztu egingo dira, kategoria guztietan, irabazlea LABORAL Kutxaren bezeroa bada. Gainera, etapa bakoitzaren kiniela irabazten duten pertsonek ere beren saria izango dute, luxuzko laguntzaile bihurtuko baitira, horrek eragiten dituen abantaila guztiekin. Horrenbeste asmatu ez dutenek ere opari bat jaso ahal izango dute, 50 euroko 3 bonu-opari zozkatuko baititugu parte hartzen duten pertsona guztien artean.Bost lasterketa guztira, ohiko lauak eta beste bat
Euskal Herriko Itzuliarekin hasi besterik ez da egin denboraldia. Gero, LABORAL Kutxa saria jokatuko da urteko hiru lasterketarik garrantzitsuenetan apustu egiten dutenen artean: Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Itzulian. Baina baita lehenengoz babestuko dugun eta ilusioz betetzen gaituen lasterketa batean korri egin nahi dutenen artean ere, Emakumeen Biran, hain zuzen ere.Emakumezkoen lasterketa horrek 29. edizioa beteko du aurten, eta apirilaren 12tik 17ra egingo da. Aurten, gure babes bikoitza jasoko du: Tropelan eta errepidean, online eta offline. Horrela, emakumeen kirolaren alde egindako apustua sendotuko dugu, aurtengo edizioan parte hartuko duten 23 taldeetako emakumezko txirrindularirik onenei laguntzeko eginahalak eginez.
LABORAL Kutxan, emakumeen kirola babesten dugu
LABORAL Kutxan beti sinetsi dugu aukera- eta eskubide-berdintasuna lortzeko ezinbestekoa dela pertsona guztien konpromisoa. Horregatik, gure erakundearen etengabeko hobekuntza bilatzen duten genero-planak ditugu, eta herri-kirolak eta oinarrizko kirolak babestearen aldeko gure apustuak emakumeek egiten dutena babesten du batez ere. 2017an, lehenengoz, LABORAL Kutxa Emakume Master Cup txapelketa babestu dugu, eta Lilatoia ere babestu ohi dugu, Donostian urtero ospatzen den emakumeen lasterketa. Aurten, gure esku dagoen guztia egingo dugu Emakumeen Bira babesteko.Egizu zuk ere, lasterketa jarraituz, kirolariak errepidean animatuz eta Tropelan izena emanez. Sari handiak lor ditzakezu!
Zein da zure erreakzioa?