Auto-asegurua: adina eta esperientzia garrantzitsuak dira (orain ez hainbeste)
2022-01-12
Auto-asegurua: adina eta esperientzia garrantzitsuak dira (orain ez hainbeste)
«Letraduak badaki, probatuak hobeki» dio esaera zaharrak, praktikak teoriaren aldean duen garrantzia azpimarratzeko. Halaxe da auto-aseguruetan ere. Normalean, 25 urtetik beherako gidariek eta esperientziarik ez dutenek garestiago ordaintzen dute poliza. Gidariaren adinak eta gidabaimenaren urteek gora egiten duten heinean, behera egiten du istripua izateko probabilitateak, eta, horrekin batera, polizaren prezioak.
Orain, LABORAL Kutxak arrakala hori txikitu egingo du 25 urtetik beherakoen artean.
Bi urteko gidabaimena besterik ez duzu behar!2022ak nobedadeak ekarri ditu. Gure auto-aseguruetan, hemendik aurrera, gutxienez 25 urteko adina eta 2 urteko gidabaimena duten gidarientzat izango da nahitaezkoa gidari-aitorpena. Orain arte, gutxienez 27 urteko adina eta 4 urteko gidabaimen-antzinatasuna behar ziren.
Eta ibilgailu bat baino gehiago erabiltzen badut?
Ohiko edo noizbehinkako gidari gisa izena emanda, gainera, familia-unitateak gurekin aseguratuta dituen beste ibilgailu batzuk gidatu ahal izango dituzu.Beste abantaila bat: gurasoen hobariari onura atera ahal izango diozu.
Izan ere, gazteen primak garestiagoak izaten dira, ez dutelako metatutako hobaririk, besteak beste.
Adina 27 urtetik 25 urtera eta gidabaimenaren antzinatasuna 4 urtetik 2 urtera jaitsi ditugunez, aukera paregabea duzu gure aseguruak kontratatzeko. Eta ordainketa zatikatu nahi baduzu, gurekin erraz-erraz egingo duzu!
Zein da zure erreakzioa?