Autoa estreinatu nahi duzu aurten?

Autoa estreinatu nahi duzu aurten?

3 min.

Autoa estreinatu nahi duzu aurten?

Gidabaimena duzu eta uste duzu zeure lehen autoa eskuratzeko moduan zaudela? Zure oraingo ibilgailua sarriegi eraman behar duzu lantegira? Kontuak ateratzeko eta auto-modeloak begiratzen hasteko ordua heldu da? Hala bada, fida zaitez gutaz. LABORAL Kutxan hainbat aukera ditugu, denak abantailak izan daitezen. Zer diozu? Animatuko zara autoa estreinatzera ikasturte berriarekin batera?  Lehenengoa: zer behar duzu?Autoa erosten duzunean, modeloa aukeratzeaz gain, aurrezkian, finantzaketan eta aseguruetan ere pentsatu behar duzu. LABORAL Kutxan hiru gauza horietan lagundu ahal dizugu. Aurrezten laguntzeko, oso produktu errentagarriak ditugu zuretzat, hala nola MAX kontua (horren bidez hilero-hilero ordainduko dizkizugu interesak) edo Nomina Aurrezki Kontua. Edo, beharbada, Aurrezklik&… kontua hobesten duzu, helburu jakin batekin aurrezteko aukera ematen baitu. Zatoz gure sukurtsaletako batera, eta gure gestoreek lagunduko dizute zuretzako aurrezki-produkturik onena zein den erabakitzen.FinantzaketaDatozen hiletan auto berria eskuratu nahi baduzu, ez itxaron gehiago. 2015eko abenduaren 31ra arte oso baldintza abantailatsuak ditugu zure erosketa finantzatzeko. Hemen kontsulta ditzakezu, baina garrantzitsuena aurreratuko dizugu: 7 urteko epea, % 6,50eko ITNa eta % 7,02ko UTBa.Eta ibilgailu ekologiko bat erosi nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Gure Ekokreditu lineak lagunduko dizu ibilgailu hibrido edo elektriko bat erosten.Gainera, gure bezero gazteetako bat bazara, abantaila esklusiboak izango dituzu. Gidabaimena lortzeko finantzaketaz gain, mailegu berezi bat dugu zure lehen ibilgailua erosteko: Crediturbo >Go. 21 urtetik gorakoentzako kreditu horri esker, erosketaren % 100 finantzatu ahalko duzu, abal-emailerik gabe eta arrisku orotako aseguruarekin.AseguruaBehin baino gehiagotan esan dizugu: beste ezein finantza-erakundek ere ez dizu emango LABORAL Kutxak aseguruen arloan ematen dizun zerbitzua. Guk, aseguruak banatu eta saldu ez ezik, sortu ere egiten ditugu, gure bezeroen beharren arabera. Eta espezialistak ditugu sukurtsaletan aseguru horiek gestionatzeko.  Horregatik, zure auto-asegururako estaldura sorta handia eskaini ahal dizugu, baita traturik onena bermatu ere.Erantzukizun zibilekoa, erantzukizun zibilekoa eta beirak, erantzukizun zibileko optimoa, arrisku orotakoa, arrisku orotako esklusiboa… ezagutu gure katalogoa, begiratu zer aseguru komeni zaizun eta dei egiguzu doan edo utziguzu guri deitzen, behar duzun guztia telefonoz edo bideokonferentziaz azaltzeko. Eta gogoan izan, LABORAL Kutxarekin auto-aseguru bat kontratatzen baduzu, edozein gestio egin ahal izango duzula aseguru-espezialista batekin zure sukurtsalean, zure ohiko banku- edo finantza-gestioak egiten dituzun leku berean. Benetako abantaila da hori.Rentinga: Ez erosi auto bat, erabil ezazuBai gure Pro bezeroek (profesional autonomoek edo negozio propioa dutenek), bai LABORAL Kutxaren zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresek beste aukera bat dute: auto berri bat erabiltzea… erosi gabe.  Pro edo enpresentzako rentingari esker, finantza-baliabideak liberatu eta aseguru- eta mantentze-kostuak kendu ahalko dituzu; gainera, gastua denez, oso-osorik deduzitu ahal da Sozietateen gaineko Zergatik.Zer diozu? Auto berriaren usaina sumatzen duzu?


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Aseguruak Kreditu lerroak