Bidaia bat #hasiko duzu? Esaguzu nora eta irabazi 100 euro!

Bidaia bat #hasiko duzu? Esaguzu nora eta irabazi 100 euro!

1 min.

Bidaia bat #hasiko duzu? Esaguzu nora eta irabazi 100 euro!

Zozketaren irabazlea Mari Carmen García Fernández izan da. Zorionak!
Ikasturte hau oparoa izan da LABORAL Kutxarentzat Interneten. Etorkizuneko Online Banka izango denaren lehen aldaketak ezarri ditugu, gure aplikazio mugikor berria plazaratu dugu eta komunikazio-bide berriak zabaldu ditugu zuekin guztiekin WhatsAppen, Spotifyn eta Instagramen. Azken sare horretan elkar hartu dugu Igerrak-ekin, hilean lehiaketa bat eskaintzeko. Jakina, herri-kirolari, kulturari eta euskarari laguntzen jarraitu dugu hemendik, eta ikuskizunetara zein kirol-ekitaldietara joateko aukera eskaini dizugu. Zure gestore pertsonalarekin bideokonferentzia bidez hitz egiteko aukera ere eman dizugu. Horrela, etorkizuneko bankarako aukera berriak sortu ditugu.

Orain, atseden hartzeko unea da. Blogak agur esaten du irailera arte. Halere, lanean jarraituko dugu Twitterren, Facebooken, Instagramen, WhatsAppen... hau da, gure ohiko kanal guztietan. Beraz, bagoaz... baina ez guztiz. Izan ere, ikasturte honetako azken lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Hartu parte eta irabazi 100 euro

Oporretara zoaz? Bidaia bat #hasiko duzu laster? Zure hiria utziko duzu abuztuan? Edo, irailean turista gutxiago daudela aprobetxatuko duzu buruan duzun ihesaldi hori egiteko? Edonoiz dela ere, emaguzu horren berri inprimakia betez eta 100 euro irabazi ahal izango dituzu, bidaia espero duzun bezain ona izan dadin.

Astebete barru ezagutaraziko dugu irabazlea gure sare sozialen bidez. Beharko, bloga itxita baitago! Gainera, zure izena aukeratutakoen artean badago, idatzi egingo dizugu.

Esaguzu nora zoazen eta hara iristen lagunduko dizugu!


Zein da zure erreakzioa?