Bidali zure Gipuzkoako ibilbiderik gogokoena eta lortu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina
2020-03-05
Bidali zure Gipuzkoako ibilbiderik gogokoena eta lortu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikaina
Dakizuenez, hilero-hilero zozketa bat egiten dugu gure Wikiloc-eko txirrindulari-taldea handitzeko. Bada, martxoa Gipuzkoako bizikleta-ibilbideen hila izango da guretzat. Lortu nahi duzu bizikletan ibiltzeko LABORAL Kutxaren ekipamendu bikain bat? Bidali zure Gipuzkoako bizikleta-ibilbiderik gogokoena eta hartu parte ekipamenduaren zozketan.
Kolore guztietako 110 ibilbide baino gehiago, ziklismorik onenaz goza dezazun.
Gustuko al duzue txirrindularitza? Orain arte egin ez baduzue, gure Wikiloc-eko profilean sar zaitezkete, kirolari guztiekin partekatzen ditugun ibilbideak ikusteko. Oraingoz, honako zerrenda hauetan antolatutako ibilbideak ikus ditzakezue: «Familientzako ibilbideak», «Hastapeneko ibilbideak», «Paseatzeko ibilbideak», «Ibilbide gogorrak», «Hiri-ibilbideak» eta «Bizkaiko ibilbideak». Zerrenda horietan 110 ibilbide baino gehiago dituzue eskura. Zeinekin hasiko zarete?Zein da zure Gipuzkoako ibilbiderik gogokoena? Bidali eta hartu parte gure hileko zozketan
Joan den hilean Bizkaiko ibilbideak eskatu genizkizuen, gogoan duzue? Oraingoan, gauza bera egingo dugu Gipuzkoako ibilbideekin. Hernani, Oiartzun, Donostia, Jaizkibel, Astigarraga, Igeldo, Plazaola… Ziur gaude leku horietako ibilbide asko dituzuela zuen tracketan sartuta. Zozketan parte hartzeko bete behar duzuen baldintza bakarra hauxe da: zuen ibilbidea Gipuzkoakoan kokatuta egotea.Nola hartu parte LABORAL Kutxaren bizikleta-ibilbideen zozketan?
Askotan esan dugu, baina, oraindik ez badakizue, parte hartzeko prozedura azalduko dizuegu berriro. Oso erraza da. Aukeratu zuen Gipuzkoako ibilbiderik gogokoena eta bidal iezaguzue .gpx fitxategi batean. Garrantzi handikoa da formatu horretan bidaltzea, gure Wikiloc-eko profilera igo eta mundu guztiarekin partekatu ahal izan dezagun. Bi kanal dituzue aukeran ibilbidea bidaltzeko: laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikoa edo 677 662 867 WhatsAppeko zenbakia. Prest al zaudete?Gogoan izan oraingoaz Gipuzkoako ibilbideak nahi ditugula. Ziur gaude horrelako batzuk dituzuela buruan. Espero dezagun gure Wikiloc-eko profila handitzen lagunduko diguzuela, guztion artean bizikleta-ibilbiderik onenak parteka ditzagun. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 17a da.
Zein da zure erreakzioa?