Bigarren eskuko ondasunak zure mugikorretik salerosteko aukera

Bigarren eskuko ondasunak zure mugikorretik salerosteko aukera

3 min.

Bigarren eskuko ondasunak zure mugikorretik salerosteko aukera

Krisiaren ondorioz, etxe askotan aldatu egin dituzte kontsumo-ohiturak. Lehenago supermerkatuko erosketa markei begiratu gabe egiten zutenek orain fabrikatzaile-markak edo marka zuriak aukeratzen dituzte; elkarlaneko ekonomian pentsatu ere egiten ez zutenak horretan dabiltza, edota telefono mugikorra erosi aurretik zaharra Internet bidez saltzen dute askok. Izan ere, Sarean salerostea erraza, azkarra eta anonimoa da. Bigarren eskuko merkatu handia sortu da horrela, gero eta jende gehiagok jotzen baitu bertara merkeago erosteko edo diru apur bat poltsikoratzeko. Batez ere orain, horrelako merkatu gehienek aplikazioak gaitu dituztelako eta telefono mugikorraren bidez eragiketak erraz egin daitezkeelako. Orrialde horien fidagarritasunak kezkatzen bazaitu, hemen duzu garrantzitsuenen zerrenda, azken finean, Internet bidezko eragiketen segurtasuna gure lehentasunetako bat baita.Salerosketarako app ezagunenak

  • Ebay. Internet bidezko salerosketako gunerik handiena da. Gailu mugikorretarako aplikazioari esker, edonondik begiratu, saldu eta erosteko aukera duzu. Instalatu eta erregistratu besterik ez duzu egin behar; ondoren, nahi dituzun gauzak jar ditzakezu salgai edo enkantean. Doan behera karga dezakezu iOS, Android eta Windows Phone sistemak dituzten gailuetan.
  • Wallapop. Hazkunde handiena izan duen aukeretako bat, 3 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta. Bigarren eskuko produktuak erosi eta sal ditzakezu, doan, erraz eta azkar. Erregistra zaitez, eraman gora salgai jarri nahi duzunaren argazkiak, idatzi azalpena, sartu segmentu batean (arropa, teknologia, ...) eta jar iezaiozu prezioa. Aplikazio mugikorra doakoa da eta eskuragarri dago IOS eta Android gailuetarako.  
  • Vibbo. Duela gutxi arte Segundamano zuen izena, baina berriki aldatu egin diote. Paperezko lehen argitalpena izatetik azoka birtual ospetsua izatera igaro da, eta denetarik aurkituko duzu bertan. Aplikazio mugikorraren bidez iragarkiak kudea ditzakezu, informazioa eskatu edo saltzailearekin harremanetan jarri, edonoiz eta edonon. Eta zugandik hurbil dauden aukerak aurkitzeko bidea eskaintzen du. Doan eskuragarri duzu iOS, Android eta Windows Phone gailuetarako.
  • Yume. Bigarren eskuko salerosketako lehen sare soziala izan zen. Bitartekorik eta konpromisorik gabe, sarea sor dezakezu lagunekin, auzokoekin, ikaskideekin… Oso erraz erabiltzen da: eraman gora saldu nahi duzun produktuaren argazki bat eta itxaron balizko eroslea zurekin harremanetan jarri arte; erabiltzaileentzako txat irekien bidez komunikatuko zarete. Doan eskuragarri Android sistema duten gailuetan.
  • Happysale. Facebook, Twitter eta Google Plus bidez erosteko eta saltzeko sortua. Zerbait saldu nahi baduzu, jarri produktuaren argazkiak, azalpen laburra eta prezioa sare sozial horietan. Doan eskuragarri iOS eta Android gailuetan.
  • OXL. Ahalmen handiko aplikazioa, gehien erabiltzen denetako bat. Doakoa da erabat, eta erosleak eta saltzaileak salmenta zuzenean negoziatzen dute. Oso erabilerraza da, eta doan eskura daiteke Android gailuetan.
  • Magnet. Erosi eta saltzeaz gain, emateko, trukatzeko, ekitaldiak antolatzeko eta zure inguruan elkarretaratzeak lotzeko aukera ere eskaintzen duen plataforma. Doan eskuragarri Android gailuetan.
Mugikorra beharrean ordenagailua erabiltzen jarraitu nahi baduzu, aukerak are ugariagoak dira, izan ere, aipatutako plataforma horiez gain beste asko baitaude, hala nola, milanuncios, todocoleccion (bildumen mundua zure esku), donbarato, buscochollos, ganga, relibrea (liburuen ingurukoa), segundalia (arropa salerosteko), casinuevo, trastilloAholkuak Interneteko azoketan ibiltzeko:
  • Aukeratu konfiantzazko bigarren eskuko salerosketa-webgunea. Atari askotan egunero berrikusten dituzte iragarkiak. Zerbait saldu nahi baduzu, eraman gora produktua ondo erakusten duten argazkiak, egin hari buruzko azalpen ona –zehatza eta xehetasunekin– eta jarri prezio egokiak.
  • Bilatu itzazu zure auzoan edo hurbil bizi den jendearen iragarkiak, erosi aurretik aukeratutakoa probatu ahal izango duzu horrela.
  • Ez zaitez fida posta elektronikoz zure kreditu-txartelaren datuak bidaltzeko eskatzen dizun saltzaileaz. Ez eman inoiz txartelaren iraungitze-data ere.
  • Ibili kontuz… adostutakoa baino zenbateko handiagoko txekea bidali badizu erosleak, aldea itzultzeko eskatuz: litekeena da biak ala biak galtzea, horrelako txekeek ez baitute fondorik izaten eta bankuak horren berri ematerako beranduegi izan bailiteke.
  • Fida zaitez erosleen puntuazio-sistemetan eta jo historia ona dutenengana. Badira gezurretako erosleak, saltzen duzunari buruz interesa erakusten dutenak; zure kontuan dirua sartu dutela ziurtatzen dute (bankukoa dirudien informazioa ere bidalita), laster kobratuko duzula sinestarazteko eta, horrela, zuri ezer ordaindu gabe produktua jasotzeko.
  • Ez zaitez fida luxuzko produktuak prezio oso merkean ikusten badituzu. Kopiak edo faltsifikazioak izango dira seguruenik.
  • Ez ordaindu aldez aurretik saltzailearen identitatea ziur ez badakizu. Edo hitz egin ezazu aurretik berarekin telefonoz (iruzurgileek ez dute telefonoa hartzen, edo azaltzen den telefonoa ez da existitzen). Beste aukera bat: ordaindu jasotzean, produktua egiaztatuta.
  • Ez zaitez fidatu oso gaizki idatzita dauden iragarkiekin.
Baina… ez izan beldurrik, egunero egiten dira horrelako eragiketak inolako arazorik gabe. Beste edozein jardueratan bezala, arreta jartzea eta zuhurtziaz eta zentzuz jokatzea da gakoa.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Mugikorrarekin ordainketa