
Bilbao MendiTrail-erako 15 zenbaki zozketatzen ditugu
2015-03-11
Bilbao MendiTrail-erako 15 zenbaki zozketatzen ditugu
Zer egin behar duzu martxoaren 22an? Ibilaldi bat egin nahi duzu Bilbo inguratzen duten mendietan zehar? Joan den urtean 1.000 korrikalari inguruk egin zuten, baina aurten Bilbao MendiTrail-en korrikalari gehiagok izen ematea espero dugu. Parte hartu nahi duzu? Guk 15 zenbaki zozketatuko ditugu zuen datuak ematen dizkiguzuen guztien artean.
Ibilaldi- nahiz lasterketa-espezialitatean eman dezakezu izena. Hogeita lau kilometro izango dira, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan hasi eta Bilbao Basket-en etxean, hau da, Bilbao Arena Kirol Jauregian amaitu arte. Ibilbidea Iturritxualde (Txorierri eskualdearen eta Bizkaiko hiriburuaren arteko muga naturala), Montefuerte (Bilboko “ingurabide berde” betean) eta Arnotegiko gainaldeetatik igarotzen da, eta azken hori da, hain zuzen, gailurrik garaiena, 423 metroko altuera baitu. Udaberriaren etorrera ospatzeko aukera paregabea da, “botxoa” inoiz ikusi ez duzun bezala ikusiz.
Zure zenbakia doan lortzeko inprimakia bete besterik ez duzu egin behar. Zure izen-abizenak, harremanetarako informazioa eta kamisetaren neurria adierazi behar dizkiguzu, baita kirolen batean federatuta zauden ere. Martxoaren 16ko zozketan 15 irabazleetako bat bazara, martxoaren 18an, 20an eta 21ean zure kamiseta hartu ahal izango duzu Bilboko Poza Lizentziatuaren kaleko North Face dendan.
[gform form='https://docs.google.com/forms/d/1pxNkruB_aXS_nqhWKS3-hO6y8XFc8DMNQdWWf6t2awM']
Lasterketaren fitxa
Eguna: 2015eko martxoaren 22a, igandeaOrdutegia: 09:00etan ibilaldia eta 10:00etan lasterketa
Zirkuitua: 24 km Bilboko Ingurabide Berdean
Parte-hartzaileak: 1.250 kirolari
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu lasterketaren web-orria edo gainbegiratu haren paperezko aldizkariaren bertsio nabigagarria. Gainera, gertatzen den guztiaren jarraipena egin eta entrenamendu-saioetan izena eman ahal izango duzu Bilbao MendiTrail-en Twitter eta Facebookeko profiletan.
Eguneraketa 2015/03/17: Egin dugu zozketa. Irabazleek LABORAL Kutxaren emaila jasoko dute. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta animo lasterkariak!
Zein da zure erreakzioa?