Caja Laboral Baskoniak gure erronkari heldu eta egun batez orkestra lanak egin ditu

Caja Laboral Baskoniak gure erronkari heldu eta egun batez orkestra lanak egin ditu

1 min.

Caja Laboral Baskoniak gure erronkari heldu eta egun batez orkestra lanak egin ditu

Euskadiko Kutxak erronka  dibertigarria jo die ACB ligako egungo txapeldunei. Hala, Caja Laboral Baskoniako jokalariak eta Dusko Ivanovic entrenatzailea orkestra profesional baten azalean sartu dira  Lenkaren “The Show” abesti ezaguna jotzeko.

Fernando San Emeterio, Brad Oleson, Mirza Teletovic, Stanko Barac, Pau Ribas, Marcelinho Huertas eta David Logan jokalariek eta Dusko Ivanovicek berak parte hartu dute, urtarrilaren 4an eta 5ean Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioan egindako filmaketan.

Euskadiko Kutxako Babesletza Ataleko arduradun Sergio Ferrerren hitzetan, "jarduera hau egin zitekeela proposatu genuenean, bai klubari bai jokalariei izugarri gustatu zitzaien ideia".

Baskonia taldeko antolatzaile Marcelinho Huertasek erabat esperientzia berria izan zela aitortu du:

"Inoiz ez nuen halakorik egin; egia esan, ahalegin guztia egin genuen nabarmen ez gozakaizteko. Ez dakit lortu genuen ala ez, baina oso dibertigarria izan zen".

Kontuan izanik jokalari batek berak ere ez zekiela ezer musikaz, erronkari erantzutea zaila izango zela zirudien...

Emaitza ikusi nahi?


Zein da zure erreakzioa?