Datorren igandean, martxoak 29, ordua aldatuko da. Azalduko dizugu nola aurreztu etxean
2020-03-26
Datorren igandean, martxoak 29, ordua aldatuko da. Azalduko dizugu nola aurreztu etxean
Datorren igandean, martxoak 29, gure erlojuak ordubete aurreratuko ditugu, udako ordutegian sartzeko. Ingelesez daylight saving time (argia aurrezteko denbora) esaten zaio. Inork ez daki zehazki noiz eta nola jarri zen indarrean neurri hori, baina bai helburua: eguneko argi-orduak ahalik eta gehien aprobetxatzea, argindarra aurrezteko.
Gure inguruan, 1941az geroztik nagusitu ziren ordu-aldaketak. Gaur egun, zabalik dago neurri horri eustearen egokitasunari buruzko eztabaida. Ordua aldatzearen aldekoek argudiatzen dutenez, etxean energia aurrezteko balio du. Dena dela, Europako Parlamentuak datorren urtean eztabaidatuko du berriro, herrialde kideak ados jartzen saiatzeko. Bitartean, ordua aldatzeko unea hurbil dagoela aprobetxatu nahi izan dugu, etxean aurrezteko trikimailu batzuk emateko.
Etxean aurrezteko metodo erraz horiek jarraitzen badituzu, LABORAL Kutxaren Online Bankako Argitu zerbitzuaren bidez, berehala ikusiko duzu nola murrizten diren argindarraren eta uraren fakturak. Gainera, planetaren iraunkortasunerako ekarpena egingo duzu.
Nola aurreztu argindarra etxean
Udako ordu-aldaketaren aldeko arrazoietako bat Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak duela urte batzuk egindako ikerketa da. Horren arabera, neurri horrek energiaren % 5 aurreztea dakar, hau da, 300 milioi euro inguru. Kopuru horretatik, 90 milioi etxeko kontsumoari dagokio (6 bat euro etxeko), eta, gainerakoa, industriari eta zerbitzu-eraikinen argiztapenari. Baina ikerketa hori duela zortzi urte egin zenetik hona, gauzak asko aldatu dira. Eskakizun berriak daude efizientzia energetikoaren, eraikuntzaren eta girotze-sistemen arloetan, eta eskakizun horiek zeharo aldarazi dituzte ikerketa egin zeneko irizpideak. Nolanahi ere, jakin nahi baduzu nola aurreztu argindarra etxean, jarraitu aholku erraz hauek:- Erabili LED teknologia eta etxetresna elektriko efizienteak, ahal dela A+++ motakoak.
- Aprobetxatu eguneko argia ahal duzun guztia, batez ere udan.
- Itzali beti erabiltzen ez dituzun gailuak; izan ere, standby egoeran daudenean ere kontsumitzen dute.
- Aztertu ordu-diskriminazioa duten tarifa elektrikoak, eta aprobetxatu haraneko orduak kontsumo handiko lanak egiteko: lisatzeko, kozinatzeko eta garbigailua edo ontzi-garbigailua jartzeko.
- Erabili errezelak, pertsianak eta aireztapena zure etxea tenperatura egokian egoteko, eta beharrezkoa denean soilik erabili aire girotua eta berogailua.
Nola aurreztu ura etxean
Eta uste baduzu garrantzitsua dela argindarra efizientziaz erabiltzea, imajinatu ura, planetako baliabiderik urrienetakoa dena. Hona hemen etxean ura aurrezteko 10 modu:- Itxi pixka bat etxeko pasoko giltza nagusia.
- Murriztu komunontziaren andeleko ur-bolumena, urez betetako botila bat barruan jarrita.
- Jarri paperontzi bat komunean, hondakinak bertan botatzeko eta, horrela, behar ez diren ur-deskargak saihesteko.
- Erabili dutxa bainuontziaren ordez, eta uraren laurdena aurreztuko duzu horrela.
- Ez utzi txorrotako ura irteten behar ez denean, eta kontu handiz ibili zeure burua garbitzean eta janaria prestatzean.
- Emari-murriztaileek erdira murrizten dute kontsumoa, eta konturatu ere ez zara egingo.
- Murriztu komunontziaren andeleko ur-bolumena, urez betetako botila bat barruan jarrita.
- Jarri paperontzi bat komunean, hondakinak bertan botatzeko eta, horrela, behar ez diren ur-deskargak saihesteko.
- Jarri ontzi-garbigailua martxan beteta dagoenean bakarrik.
- Erabili garbigailuaren eta ontzi-garbigailuaren ECO zikloak.
- Ez desizoztu elikagaiak urarekin: ez da ez efizientea ez osasungarria.
- Ureztatu landareak zentzuz eta eguzki-orduetatik kanpo.
- Itxi pixka bat zure etxeko pasoko giltza nagusia.
Zein da zure erreakzioa?