Donostiako apirilaren 15eko Maratoi Erdirako 4 dortsal zozkatzen ditugu

Donostiako apirilaren 15eko Maratoi Erdirako 4 dortsal zozkatzen ditugu

1 min.

Donostiako apirilaren 15eko Maratoi Erdirako 4 dortsal zozkatzen ditugu

Hauek dira irabazleak. Zorionak!
  • Carlos Solana
  • Nerea López
  • Iratxe Artaraz
  • Jaione Lacalle
Donostiako Maratoi Erdia adin-nagusitasunera helduko da aurten: 18 urte beteko ditu datorren apirilaren 15ean, eta LABORAL Kutxa, babeslea denez, bertan izango da, Europako lasterketarik azkar eta ederrenetako bat sostengatzen. Itsasoaren mailan egiten da eta ez du birarik; horregatik, ezin hobea da norberaren markak hobetzeko. Parte hartu nahi duzu? Nahi baduzu, inprimakian zure datuak idatzi besterik ez duzu egin behar, eta irabazleetako bat bazara, zure izen-abizenak argitaratuko ditugu eta harremanetan jarriko gara zurekin. Erraz-erraza!

Bi distantzia aukera ditzakezu: 21,097 kilometroko Maratoi Erdia, Donostiako Boulevarden irteera eta helmuga dituen zirkuituari bi itzuli berdin-berdin, eta 10 kilometroko Lasterketa, Boulevarden irteera eta helmuga dituen zirkuituari itzuli bakarra.

Atletentzako zerbitzuez eta kirol-ekitaldi ikusgarri honetaz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu Maratoi Erdiaren webgunean, Twitterren edo Facebooken.

Parte hartzera animatzen zaitugu. {0 Gure inguruan urtero egiten diren kirol-ekitaldi ezagunenetako bat da. Eta LABORAL Kutxan urteak daramatzagu hura babesten; izan ere, oinarrizko kirola sostengatzea da egiten dugun gizarte-lanaren oinarrietako bat.


Zein da zure erreakzioa?