Egin erosketak Sarean segurtasun osoz LABORAL Kutxarekin eta Verified by Visa sistemarekin
2015-04-27
Egin erosketak Sarean segurtasun osoz LABORAL Kutxarekin eta Verified by Visa sistemarekin
Guretzat, ez dago gure bezeroen segurtasuna bermatzea baino garrantzitsuagorik. Hori dela eta, Sarean egiten diren erosketak seguruak direla bermatzeko, Verified by Visa sistema erabiltzen dugu. Komisiorik gabeko zerbitzu honi esker elkarrekin lotzen ditugu zure txartelaren zenbakia eta zure eskuko telefonoarena. Modu horretan, inork ezin du bata erabili bestea eskura izan gabe. Hobe horrela, ezta? Nola funtzionatzen du zerbitzu honek?
- Verified by Visa zigilua duen web-orri batean erosketaren bat egiten duzunean zure txartelaren zenbakia idatzi behar duzu, iraungitze-data eta segurtasun kodea (txartelaren atzeko aldean agertzen den zenbaki laburrago hori).
- Zerbitzuan izena ematerakoan eman zeniguen telefono zenbakian mezu labur bat jasoko duzu (SMS bat) eta bertan agertuko zaizu erosketa horri eman zaion zenbakia. Erosketa bakoitzak bere kodea dauka, beraz, zenbakiak behin baino ez du balioko, erosketa bakarra egiteko.
- Kode hori sisteman sartzen duzunean… kito.
- Sistemak eragiketa onartzen duenean datu guztiak baieztatuko ditu eta erosketaren ziurtagiria eskainiko dizu.
Online Banka erabiltzen baduzu ‘Txartelak’ izeneko atalera sartu behar duzu eta Interneten seguru jarduteko sisteman izena emateko aukera onartu. Nahiago bazenu, Telebankara deitu zenezake eta esan beharrik ere ez dago hortxe dituzula gure bulegoak ere, jakina. Eta nire telefono zenbakia aldatuko banu?
Sisteman izena emateko zeuden aukera beretsuak daude beste edozein aldaketa egiteko ere. Online Bankara sartu zaitezke, Telebankara deitu edo gure bulegoetako edozeinetara hurbildu. Informazio gehiago nahi baduzu…
…eta Sarean erosketak egiten dituzunean hartzen ditugun segurtasun neurriak zein bestelakoak ezagutu nahi badituzu, testu hauxe irakur dezakezu. Beste honetan, berriz, LABORAL Kutxaren txartelek daukaten txip bidezko sistema zertan datzan jakin ahal izango duzu eta hirugarren honek gure ‘contactless’ txartelen berri emango dizu.
Zein da zure erreakzioa?