
“Egizu irri, gogorik gabe bada ere”, elkarrizketen zikloen bigarren topaketa
2012-05-04
“Egizu irri, gogorik gabe bada ere”, elkarrizketen zikloen bigarren topaketa
Maiatzaren 8an, asteartez, egingo da Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen V. edizioaren bigarren topaketa, Euskadiko Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ohiko den legez, hitzordua 19:30ean izango da Londres Hotelean.
Bertan, idazle, filosofo eta inteligentzia emozionalean aditu den Elsa Punset eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuko atalburu den Ángel Morales izango dira. “Egizu irri, gogorik gabe bada ere” (PDFa) izenburua duen saioan gorputzaren eta emozioen arteko harremana izango dute hizpide hizlariek, eta burua modu positiboan entrenatzeko bideak erakutsiko dituzte.
Zein da zure erreakzioa?