Ekaina: hazi eta sortu
2017-06-01
Ekaina: hazi eta sortu
Batzuetan, ezagutzen ez denak beldurra ematen du, ikaratu egiten du. Baina zenbait lagunek ez dute beldur hitza ezagutzen. Aran Azkarate da horietako bat.
Inork ere sinesten ez zuen gauzetan sinetsi zuten Aranek eta bere aliaturik onenak, Andrés Iglesiasek. Biek elkarrekin Comme Des Machines sortu zuten 2012an. Estudio horrek modaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari buruz ikertzen du eta, azken urteotan, sormen-industriei aplikatutako 3Dko inprimaketan espezializatu da.
Txantxetan diotenez, Interneterako konexio ona eta gogo handiak izatea nahikoa da gauza handi bat egiteko: “Teknologiak hautsi egin ditu proiektuak egiteko lehen izaten genituen oztopo asko. Sinestarazi digutena baino askoz gaitasun handiagoa dugu”.
Gainera, Comme Des Machinesek oztopo bat hautsi du, 3Dko osagarri inprimagarrien lehen bilduma sortu baitu. Bruno Pieters belgikar diseinatzailearekin batera, gerrikoen belarriak, botoiak, lentejuelak, zintzilikariak eta etiketak diseinatu ditu; eta horiek biodegradagarriak izan daitezke.
Aranek bere gogoberotasuna kutsatzen du. Helburu argi bat du: ezagutzen dugun fabrikazioan iraultza eragitea, arrakasta pertsonalak arrakasta kolektiboa sorraraz dezan.
Izan ere, eurak, dagoeneko, etorkizunean bizi dira. Etorkizun ezezaguna, agian beldurra eman dezakeena. Baina sinestea, beldurrik ez izatea eta besteei sinestaraztea sortzeko beste modu bat da.
Begiratu Aran Azkarateren twitterra
Eta irakurri gure egutegiko gainerako historiak.
Zein da zure erreakzioa?