EKOKREDITUAK: ZAINDU ZURE AURREZKIAK ETA INGURUMENA

EKOKREDITUAK: ZAINDU ZURE AURREZKIAK ETA INGURUMENA

1 min.

EKOKREDITUAK: ZAINDU ZURE AURREZKIAK ETA INGURUMENA

Kotxe hibrido edo guztiz elektriko bat erostea pentsatzen ari zara? Energia-kontsumo txikiagoa izango duen eta eraginkorragoa izango den hozkailu berri bat erosi behar duzu? Zure etxea edo eraikina eraberritzeko unea iritsi da eta leihoak isolatzeko edo eguzki-plakak instalatzeko aukera baloratzen ari zarete? Modu iraunkorrean kontsumitu nahi baduzu, zure ondoan gaituzu.

Ingurumena zaintzea LABORAL Kutxaren gizartearen aldeko konpromisoa da, eta, horregatik, Ekokredituen gure gama jartzen dugu zure eskura, energia-kontsumoa eta CO2 isurpenak murrizten laguntzen duten produktuak eta zerbitzuak finantzatzeko.

Gainera, kontratatzen duzun kreditu bakoitzeko irekiera-komisioaren % 0,5 itzuliko dizugu. Horrela, irabaziak bikoiztuko dituzu, natura ez ezik, zure aurrezkiak ere zainduko baitituzu.

Jarraian, gure Ekokredituen bidez zeureganatu ditzakezun zenbait produktu aurkezten dizkizugu:

Ibilgailu ekologikoak:

Ekokreditu bat jaso dezakezu, 3.500 kg-tik beherako baimendutako gehienezko masa duten turismo edo ibilgailu komertzial bat erosten baduzu eta hark honako ezaugarri hauetakoren bat betetzen badu:

  • Gehienezko isurpena: 120 gramo CO2/km
  • Hibridoak (barne-errekuntzako motorra + elektrikoa)
  • Erregai-pila
  • Elektrikoak
Etxetresna elektriko eraginkorrak:

Aldatu erabiltzen ez dituzun, asko kontsumitzen duten edo zaharkituta edo hondatuta dauden zure etxetresna elektrikoak A maila energetikoa edo handiagoa duten etxetresna elektriko eraginkorragoen ordez. Hilero nabarituko duzu.

Etxeko konponketak:

Energetikoki eraginkorra den etxebizitzak, ingurumena zaintzeko ekarpen handia egiteaz gain, asko aurrezten laguntzen du elektrizitatearen, argiaren edo gasaren hileko fakturetan. LABORAL Kutxan Ekokreditu baten bidez lagun diezazukegu:

 


Zein da zure erreakzioa?