Ekuadorreko misio kaputxinoak jaso du Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak ematen duten Elkartasunaren Nazioarteko   Nafarroa Saria

Ekuadorreko misio kaputxinoak jaso du Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak ematen duten Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria

2 min.

Ekuadorreko misio kaputxinoak jaso du Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak ematen duten Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria

Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoari (Ekuadorreko misio kaputxinoa) eman dio Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, 1953 urteaz geroztik Ekuador ekialdeko herri indigenen alde egiten duen lanagatik.

Sari hau, Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen dutena, 2001 urtean eratu zen, hainbat pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek sektore sozial eta herrialderik behartsuenei laguntzeko boluntario egiten duten lana aitortu eta ezagutarazteko, eta hala, lan honen balioari buruz gizartea sentiberatzeko. Sariak 31.000 euro dauzka, Jorge Oteizaren “Arri Ernai Zaitzailea” eskultura eta diploma.

Aurten Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Ekuadorreko kaputxinoen misioaren lana aitortu dute, izan ere, oihan-galtzeari, ingurumeneko kutsadurari eta giza-eskubideen urratzeari aurre egin baitio Herrialdeko alderik ahaztuenean herritarren bizi kalitatea hobetzeko ekimenak bultzatuz egin du bidea. Aguarico-ko Bikariotzak, oihanean jarri zenetik, orain 50 urte baino gehiago, mugako misio bat egin du, beti aurkakotasunez lan egitea eskatzen duena, ezinaren mugan, bazterretik, ahulenak defendatuz, ahotsik gabekoen ahots izaten saiatuz.

Juan María Otaegi, Euskadiko Kutxako presidentearen agurra

Hau izan da azken urtea Juan Mari Otegi Euskadiko Kutxako presidente gisa joan dena, laster jubilatzekoa da-eta. Omenalditzat, Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz-ek eskertu egin zion zortzi urte hauetan izan duen inplikazio pertsonal gogotsua.

Hitzaldian, Euskadiko Kutxako presidentea gustura agertu zen ekimen honetan esku hartu izan duelako:

"Beste pertsona batzuek dauzkaten gabeziak ezagutzeko aukera eman dit eta sentiberatu egin naiz, 8 urteetan zehar, eta aldi berean, haiei laguntzeko euren bizitza eta lana ematen duten horien eginkizunen lekuko izan naiz"

Horrez gain, kaputxinoek ekuatortar lurraldeetan egindako ibilbidea errepasatu zuen eta nabarmendu egin zuen Aguarico-ko misioaren presentzia giltzarria izan dela haien nortasunari eusteko eta herri horrek legeen babesa izateko eta indigenak bere aurrerabidearen jabe izateko.

Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria


Zein da zure erreakzioa?