
Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyok kooperatibismoaren garrantzia nabamendu du
2011-06-07
Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyok kooperatibismoaren garrantzia nabamendu du
Ekainaren 1ean, asteazkenez, Manuel Elkin Patarroyok Euskadiko Kutxaren egoitza nagusia bisitatu zuen, 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Saria jaso baitu. Saria, hain zuzen, munduko tropikoko eskualdeetako biztanleei eragiten dizkieten gaixotasunentzako sendabideak aurkitzeko egindako lanagatik eman diote.
Asteartean, hilak 30, jaso zuen saria eta asteazkean Arrasatera gerturatu zen, Mondragon taldearen lana ikustera. Mondragon Korporazioko presidente José María Aldekoak eta Euskadiko Kutxako presidente Txomin Garciak lagunduta, taldearen filosofia eta balioak ezagutu zituen.
Ondoko bideoan, Manuel Elkin Patarroyok bere iritzia azaldu zion Txomin Garciari:
Zein da zure erreakzioa?