Esan iezaguzu aurrezteko zure ideia eta sartu 200 euroko zozketan, hilero
2017-07-10
Esan iezaguzu aurrezteko zure ideia eta sartu 200 euroko zozketan, hilero
Uztailan aurrezteko ideia berriak dakartzagu. Eta, ikusi duzunez, ez dute zerikusirik merkealdiekin. Izan ere, batzuetan, aurreztu beharrean, diru gehiago gastatzen dugu merkealdietan.
Ezagutu hemen trikimailu eta aholku batzuk, boladatik kanpo omen zegoen arropa berriro erabiltzeko, konbinazio berriak eta egokitzapen txikiak eginda. Ikusiko duzu zein dibertigarria!
Gainera, trikimailu horiek inprimaki honetan partekatzen badituzu, 200 €-ko 3 sariren zozketan hartuko duzu parte.
Hauek dira ekaineko irabazleak, zorionak!
- Ara Valderrama
- Uxue Zubiri Barbero
- Aurora Anton
Honela funtzionatzen du lehiaketak
Hilero, zure ekonomiari bultzada bat emateko erabilgarriak izango zaizkizun aurrezteko ideia batzuk aurkeztuko dizkizugu. Horretarako, blog hau, webgunea eta, jakina, Twitter eta Facebook erabiliko ditugu; gainera, bezeroa bazara, ideiak posta elektronikoz bidaliko dizkizugu. Hilero, guk ideia bat proposatu eta zuk zurea proposatu beharko diguzu.Horretarako, inprimaki honetan mezu bat utzi eta aurrezteko trikimailuren bat kontatu beharko diguzu, besterik gabe. Lankidetza-sistemaren bat erabili duzu lagunekin edo lankideekin autoa partekatzeko? Sobera geratu zaizkizun janari-arrastoetarako errezeta izarren bat duzu? Etxean duzun zerbaiti espero ez zenuen erabileraren bat eman diozu eta kontentu zaude aurreztutako diruarekin? Konta iezaguzu!
Sustapenaren inprimakian #aurreztekoideiak uzten dizkiguten pertsona guztiek 200 euroko zozketa batean parte hartuko dute, hilero. Eta, sustapena partekatuz gero, aparteko partaidetzak −5 gehienez ere− eta irabazteko aukera gehiago izango dituzte. Hilero hiru irabazle aukeratuko ditugu, eta horien izenak blogean, gure webgunean eta sareetan argitaratuko. Eta, jakina, pertsonalki jakinaraziko diegu.
Lehen hilabetea, lehen lehiaketa eta aurrezteko lehen ideiak
Hona hemen aurrezteko gure lehen ideia: tuper bidez jatea. Hainbat menu zaporetsu eta osasuntsu eskaintzen dizkizugu, lanerako aste osoko menua edo asteburuko ihesaldiak planifikatzeko. Zakote-ontzitik jatea merkea eta dibertigarria da: bizitza osasuntsua izateko menuak antola ditzakezu, eta ezin hobea da sukaldean ikasteko −edo, guk emandako ideiekin, zure errezetak hobetzeko−. Gainera, nabarmen aurreztuko duzu urtean zehar −lanera tuperra eramateko ohitura hartzen baduzu− nahiz oporretan −mendira edo hondartzara joaten zarenean, adibidez−.Zein da zurea? Esaguzu eta irabazi 200 euro.
Animatu eta parte hartu!
AurrezKlik&... kontuaren abantailak
Asko dira, eta aurrez ere hitz egin dizugu horien inguruan, baina guk berriz gogoratuko dizkizugu, gure produktu izarretako bat delako eta aurten hura kontratatzeko inoiz baino arrazoi gehiago dituzulako.- Aurreztu online: Online funtzionatzen du, komisiorik gabe: duela urte asko aurrezteko erabiltzen zenuen potoa edo eltzeitsua bezalakoa da.
- Aurreztu nahi duzunerako: Kontuari esker, aurrezteko hainbat helburu finkatu ahal izango dituzu, 10 gehienez! Dei iezaiezu nahi duzun bezala (“ezkontza”, “autoa”, “motoa”...), eta aurreztu horietako bakoitzerako, gehien komeni zaizkizun denborak, epeak eta zenbatekoak finkatuz.
- Aurreztu erraztasunez: Kontuaren tresna grafikoei esker, zure aurrezki-planen irudi garbia eta erraza izango duzu.
- Aurreztu zure erritmora: Kontua guztiz pertsonalizagarria da, eta, beraz, zure aurrezki-helburuak aldatu ahal izango dituzu.
- Aurreztu beste pertsona batzuekin: Ospakizun bereziren bat duzue etxean? Bidaia bat egin behar duzu beste pertsona batzuekin? AurrezKlik&... kontuak zure familiarekin, lagunekin edo beste edonorekin aurrezteko eginkizuna erraztuko dizu, kontuekin edo diruarekin lotutako nahasmenik sortu gabe. Partekatu zure aurrezki-helburuak nahi dituzun pertsona guztiekin, erabaki aurrezteko epeak eta zenbatekoak, eta elkarrekin ikusi ahal izango dituzue aurrerapenak. Gainera, dena erregistratuta geratzen denez eta sistema gardena denez, ezin hobea da taldean aurrezteko!
Zein da zure erreakzioa?