Eta Ogasunak nire aitorpena berrikusten badu?

Eta Ogasunak nire aitorpena berrikusten badu?

3 min.

Eta Ogasunak nire aitorpena berrikusten badu?

Errenta-aitorpenaren kanpainan gaude bete-betean. Eta urtero legez, zergadun asko kezkatuta daude, nahiz eta inoiz arazorik izan ez duten, Ogasunak haien aitorpena berrikusi eta okerra dela esango ote dien. Zer egin behar da horrelakoetan? Artikulu honetan galderari erantzuten saiatuko gara. Jakinarazpena jaso 

Ogasunetik jakinarazpena jasotzen dugunean, lehen erreakzioa ez hartzea izan liteke, denbora irabaztearren. Halere, jokaera hori ez da gomendagarria; izan ere, bai Estatuko Ogasunak bai Foru Ogasunak bestelako bideak dituzte jakinarazpenak ofizialki entregatutzat emateko (esaterako, dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea). Gainera, lehen jakinarazpen horiek gehienetan argi ez dagoen zerbaiti buruzko datu gehiago eskatzeko izaten dira. 

Adibidez, Ogasunak gehien berrikusi ohi dituen gaiak dira, alde batetik, ohiko etxebizitzagatiko dedukzioa (dedukzioa aplikatzen zaion etxebizitza gure ohiko bizitokia ez dela susmatzen badu), eta bestetik, mugikortasun geografikoagatiko dedukzioa, lana dela eta probintzia batetik bestera joan behar izan badugu. Datu gehiago eskatzeko jakinarazpena 

Ogasunak gai jakin bati buruzko datu gehiago eskatzen badizkigu, 10 egun izango ditugu jakinarazpena jaso dugunetik, datuok bildu eta bidaltzeko. Ondoren, 6 hilabetera arteko epea izango du Ogasunak ados dagoen ala ez erantzuteko. Administrazioak azalpena ontzat ematen badu edo gure akatsak zuzentzen baditugu, kontua ez da urrunago iritsiko eta konpondu egingo da. Aitorpen paraleloa 

Ogasunak uste badu guk aurkeztutako datuak ez direla zuzenak, aitorpen paraleloa bidal diezaguke (izen ofiziala “Alegazio-izapidearen jakinarazpena eta behin-behineko likidazio-proposamena” da), alegia, berak gure egoera ekonomikoari buruz duen bertsioa. Hori jasotzen badugu, zer datu diren desberdinak begiratu (aitorpen paraleloan markatuta etortzen dira) eta Ogasunaren interpretazioarekin ados gauden ala ez erabaki beharko dugu. Ogasunak, askotan, eguneratu gabeko datuak ditu gure egoera pertsonalari buruz. Hori gertatzen bada, gure aitorpena zuzena dela frogatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dugu. Dena ondo badago, Ogasunak errekurtsoa onartu eta espedientea itxi egingo du. 

Ogasuna zuzen badago eta akatsa gurea bada, berriz, berak bidalitako ordainketa-orria onartu eta eskatzen digun zenbatekoa ordaindu beharko dugu. Ohikoa da, gainera, Ogasunak guri zigor-espedientea irekitzea eta, geroago, epe jakin batean isuna ordaintzeko abisua bidaltzea. Behin-behineko likidazio-ebazpenaren jakinarazpena 

Aurreko fasean alegazioak aurkezten baditugu eta Ogasunak onartzen ez baditu, “behin-behineko likidazio-ebazpenaren jakinarazpena” bidaliko digu. Hori jasotzen badugu, ordaindu beharreko isunaren zenbatekoa handiagoa izango da. Halere, Ogasunak aurkeztutako aitorpenarekin ados bagaude eta Administrazioak proposatutako epearen barruan ordaintzen badugu, deskontua egingo digute. 

Gu zuzen eta Administrazioa oker dagoela ziur bagaude, ordea, hilabeteko epea dugu Zerga Administrazioari “berraztertze-errekurtsoa” aurkezteko. Bertan, arrazoia dugula frogatzen duen dokumentazio guztia sartu beharko dugu. 

Errekurtso horrez gain, erreklamazio ekonomiko-administratiboa ere jar dezakegu Eskualde Auzitegi Ekonomiko Administratiboan (EAEA). Erakunde hori Ogasunetik independentea da eta, hortaz, irizpide desberdinak izan ditzake. Izapide horretarako ez dugu abokaturik behar: idazki bat bete behar dugu, Ogasunarekin dugun ezadostasunaren arrazoia argi eta garbi azalduz. Eusko Jaurlaritzak EAEAn alegazioak aurkezteko txantiloiak ditu eskuragarri bere webgunean. Hori bai, erantzuna 2 urtera arte luza daiteke.


Zein da zure erreakzioa?